1993an sortu zen Bilboko opera-denboraldian parte hartzeko helburuz. Lehen zuzendaria Julio Lanuza izan zen; ondoren, 1994-95 denboralditik aurrera, Boris Dujin maisua arduratu zen haren zuzendaritzaz, 2025eko uztailera arte; eta 2025-2026 denboralditik Esteban Urzelai da zuzendari titularra.
Koruak lirikako abeslari apartenetako batzuekin batera kantatu du, eta ospe handiko maisu ugarik zuzendu dute: Alberto Zedda, Friederich Haider, Giuliano Carella, Antonello Allemandi, Günter Neuhold, Wolf Dieter Hauschild, Alain Guingal, JiriKout, Wolf-Dieter Hanschild, Christophe Rousset, Juanjo Mena eta Jean-Christophe Spinosi, besteak beste.
75 obraren baino gehiagoren 400 emanalditan baino gehiagotan parte hartu du, batez ere XIX. mendeko errepertorio italiarra (Verdi, Donizetti, Bellini, Puccini), opera frantsesa (Gounod, Bizet, Saint Saens) eta alemaniarra (Wagner, Mozart, Beethoven) jorratuz. Besteren artean, Les Huguenots, Der Freischütz, Jenufa, Zigor, Alcina, Göterdämmerung, Lohengrin, Tannhäuser, Fidelio eta Idomeneo obretan egin duen lana nabarmendu behar da.
ABAO Bilbao Operarekin duen inplikazio handia dela eta, Bilboko opera-denboralditik kanpo egiten dituen parte-hartzeak oso hautatuak dira. Aipagarriak dira Bilboko Euskaldunan Ennio Morriconeren musika interpretatuz eskainitako kontzertua, konpositorearen beraren zuzendaritzapean; 2007an Musika Hamabostaldian izan zuen partaidetza, M. Pletnioven zuzendaritzapean eta Errusiako Orkestra Nazionalarekin batera, Rachmaninoven Aleko kontzertu-bertsioan kantatuz; eta Calixto Bieitok Bachen Johannes Passion Bilboko Arriaga Antzokian eskaintzeko sortutako ekoizpen ikusgarrian berriki izandakoa.
2023an, Tutto Verdi International Awards sariketako sari berezia jaso zuen azken 30 urteetan ABAO Bilbao Operarekin izandako konpromisoagatik, bere partaidetzarik eta bikaintasun artistikorik gabe ezinezkoa izango baitzen Tutto Verdi proiektua gauzatzea, non programako opera guztietan parte hartu duen. Eta, oso bereziki, Tutto Verdi 2022 Kontzertuan Nabucco operako “Va, pensiero” abestuz eskaini zuen paregabeko emanaldiagatik.
Sare sozialetako profilak
Facebook: @corodeoperadebilbao
Instagram: @corodeoperadebilbao