AURKEZPENA

Donizettiren erreginen arteko duelu historikoa, Maria Stuarda, hirugarren aldiz antzeztuko da ABAO Bilbao Operan, otsailean Bilbora itzulita. Bergamoko konpositorearen erreginei buruzko trilogiako obra zirraragarri hau, musika- eta antzerki-une bikainak dituena, aukera bikaina da aparteko obra honetaz gozatzeko.

Tragedia lirikoa, bi erreginaren arteko lehia historiko dramatikoa sakonki jorratzen duena: bata Maria Stuarda da, katolikoa eta Eskoziako erregina; bestea, Elisabetta I.a, protestantea eta Ingalaterrako erregina. Lehena espetxean dago, bigarrenak hala aginduta. Haien artean, gizon batek leialtasuna eta maitasuna orekatzen ditu. "Sasiko zital halakoa!" oihua izango da Maria, saldukeriaz salatua, urkamendira eramango duen irain sutsua.

Aparteko ahotsak nabarmentzeko opera ezin hobea izanik, errepertorio-mota honetan oso entzutetsuak diren abeslariak erakartzen ditu, hala nola Yolanda Auyanet sopranoa, 2024ko Musika Sari Nazionala emakumezko abeslari onenari, Maria Stuarda jasankorra antzeztuko duena, unibertso donizettiarreko pertsonaiarik konplexuenetakoa, abeslari gutxi batzuek bete ditzaketen ahots-eskakizunak dituena. Maria Barakova mezzosopranoa Elisabetta gupidagabea izango da, eta Filip Filipović tenorra, berriz, Leicester maitemindua. Hirurek debutatuko dute ABAOren denboraldietan.

Iván López-Reynoso zuzendari mexikarra arduratuko da musika-zuzendaritzaz, Euskadiko Orkestraren buru, kolore-aberastasun eta konplexutasun handiko orkestrazioa duen partitura bideratzeko.

ABAO Bilbao Operaren eta Oviedoko Operaren koprodukzioa, Emilio Lópezena, Bilboko eszenan debuta egingo duenarena, nazioarteko primizia da. Zuzendariak harridura eragingo du proposamen ezin ederrago honekin, non elementu klasikoak eta modernoak maisutasunez nahasten diren, jantzi dotoreekin eta argi-joko ikusgarriarekin girotuta.

Próxima Representación:
14/02/2026 19:00
Kokapena:
Euskalduna Bilbaori
Nola lortu?
Egutegia:
LMXJVSD

JARDUERAK

Maria Stuarda hitzaldia 13 otsailak'26 18:30 Universidad de Deusto. Auditorio

Musikologoa eta pianista, musika-dibulgazioaren alorrean ibilbide ezaguna duena, Radio Clásica irratian (RTVE) eta Espainiako Orkestra eta Koru Nazionaletarako edo Juan March Fundaziorako egindako lana dela eta. Besteak beste, opera-generoan espezializatu da, Radio Clásicako Viaje al centro de la ópera edo Capriccio irratsaioei esker, baita 2021etik Madrilgo Errege Antzokian ematen dituen prestakuntza-ikastaroengatik ere. Musikologia-graduko irakaslea da Alfonso X El Sabio unibertsitatean, pianista aktiboa komentatutako kontzertu formatuan, eta musikari eta hitzari buruzko Cantar el infinito liburuaren egilea.