Informazioa eta zerbitzuak

Autobus-zerbitzua

Bilbotik kanpoko ikusleentzat, ABAOk zuzeneko autobusak antolatzen ditu hiri nagusietatik. Joan-etorriko bidaia da, bazkideentzat doakoa. Publiko orokorrarentzako prezioa ezagutzeko, ikus udalerrien araberako taula.


INFORMAZIO GEHIAGO

Edariak eta janariak

Auditoriumean, jatea eta edatea debekatuta dago. Euskalduna Bilbaok hainbat kafetegi ditu publikoak erabiltzeko. Bai emanaldiaren hasieran bai atsedenaldian zerbitzatzen dute.

Grabazioak eta argazkiak

Espresuki debekatuta dago Auditorium barruan edozein filmatze edo grabazio egitea.

Arropazaindegia

Euskalduna Bilbaoko hainbat gunetan, doako arropazaindegi-zerbitzua dago. Gainera, Auditoriumean ezin denez aterkiarekin sartu, sarrerako ateen ondoan aterki-ontziak daude, segurtasun-fitxa dutenak.

Desgaitasuna duten pertsonentzako besaulkiak

Euskalduna Bilbaok 8 besaulki ditu gurpil-aulkia erabili behar duten pertsonentzat egokituak, 3. eta 4. palkoen atzean, plataforma jasotzaileekin prestatuta; baita beste bi eremu ere besaulki-patioko 6. ilaren amaieraren ondoan.


INFORMAZIO GEHIAGO

Galdutako objektuak

Edozein kontsulta egiteko, deitu 944 16 35 33 telefono-zenbakira.

Eskuko programa

Eskuko programak operaren ekitaldi bakoitzaren argumentuaren laburpena dakar, baita emanaldian parte hartzen duen pertsona bakoitzaren curriculuma ere. Doakoa da bazkideentzat, eta 5 € balio du publiko orokorrarentzat.

Haurrak

Haurrentzako besaulki-egokigailuak ditugu. Arropazaindegietan eska daitezke.

Puntualtasuna

Emanaldia hasitakoan, Auditoriumean sartzeko ateak itxita egoten dira, lehenengo atsedenaldira arte. Berandu helduz gero, opera Jauregia kafetegi ondoko telebista-aretoan ikus daiteke, baita kafetegiko bertako telebista-pantailan ere.

Laguntzaile-zerbitzua

Euskalduna Bilbaon emanaldia dagoen egunetan, ABAOk laguntzaile-zerbitzuak kontratatzen ditu, bertaratuei beren besaulkiei buruzko informazioa eman diezaieten eta, aldi berean, gerta daitekeen edozein gorabehera konpontzen saia daitezen.

Gaintituluak

Gaintitulu-sistemari esker, testuak gaztelaniaz eta euskaraz irakur daitezke.

Telefonia mugikorra

Ikusleek, aretoan sartu aurretik, sakelako telefonoa deskonektatuta dutela egiaztatu behar dute.