Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Izan ere, Operaren Lagunen Bilboko Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua baino gehiago da, opera maite dugun guztiok osatutako komunitatea ere bada. Kudeaketa-eredu eraginkor eta iraunkorraren bidez, Euskadiko eta Estatuko kultur sektoreko ezinbesteko kide bihurtu gara.
Gure denboraldiak irmotasunez eta maitasunez programatzen ditugu, bikaintasuna gogoan beti, eta horrek nazioarteko proiekzioa izatera ez ezik, antzoki eta opera nagusien maila berean egotera ere eraman gaitu. Konpromiso hori gure kolektibo osoaren elkarlanari esker betetzen dugu, alegia, bazkideen, mezenasen eta babesle pribatuen lankidetzari esker. Horrela bakarrik berma dezakegu dagoeneko 82.000 ikuslerengana baino gehiagorengana iristen den proposamen orekatua.
ABAO Bilbao Operan, egungo esparru soziokulturalean nahitaezko eragilea izateaz gain, 
aberastasuna, kontsumoa eta enplegua sortzen ditugu gure jarduera nagusia garatzen 
dugun ingurunean.
18 milioi euroko
 BPG sortzen 
dugu.
Plantilla 300 lanpostu
 baino gehiago mantentzen
laguntzen dugu, zure 
langile-kopurua 20 aldiz.
Dirulaguntzetan jasotako 
euro bakoitzagatik, 10 euroko 
BPG sortzen dugu.
Gure zerga-bilketa 
orokorraren bidez, 
jasotako dirulaguntzen % 59
 berreskuratzen dugu.
Autofinantzaketa-maila 
handia dugu: 
% 55 geure diru-sarrerak, 
% 13 babesletza pribatua eta
% 32 dirulaguntzak.
2006-2007 Denboralditik,
zero euroko zorra dugu.
Gure ondare 
garbia aurrekontuaren 
% 55 da.

