Gazteamekin, opera gazteei hurbildu nahi diegu, abantaila esklusiboen eta oztoporik gabe gozatzeko pentsatutako jardueren bidez.
Gazteameko kide izatea oso erraza da.
Gazteam ABAO txartela (12 € urtean) besterik ez duzu behar, sarrerak prezio berezian eta erosteko lehentasunez eskuratzea ahalbidetzen dizuna.
Bi modalitate daude:
- T25 Txartela: 25 urtera bitarteko gazteentzat → sarrerak 28 €-an €
- T30 Txartela: 26 eta 30 urte bitarteko gazteentzat → sarrerak 33 €-an
Bietako edozeinekin, sarrerak edozein emanalditarako eros ditzakezu, erabilgarri dauden besaulkirik onenetan, emanaldiaren egun bereko 17:00etatik aurrera Euskaldunako leihatilan.
Eta orain, baita aurretiazko erosketarekin ere!
Estreinaldiaren asteko astelehenetik aurrera, zure besaulkia ziurta dezakezu.
30 urte edo gutxiago badituzu, ABAOn zure zain gaude.