ABAOn, ondotxo dakigu operak osasun emozionala hobetzen duela. Hori dela eta, gehien behar dutenengana hurbiltzen gara. Ópera y + gure gizarte-programa berritzailea Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean garatzen dugu, Nefrologia, Eguneko Ospitale, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorio, Pediatria eta Neonatologia zerbitzuetan, zehazki.
EDP Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren laguntzari esker, pazienteek ospitale barruan zein kanpoan egin ditzakete jarduerak, denak ere garatzen ari garen Opera-denboraldiarekin lotuak.
Gaixoen eta haien familien ongizatea, zoriontasuna eta bizi-kalitatea hobetzen ditugu musikaren bitartez. 10 urteko arrakastarekin eta 5etik 4,9ko balorazioarekin, oso espero den jarduera gara ospitalean, esperientzia paregabea bizitzeko aukera ematen diena.
Gure pedagogia- eta musika-adituek milaka paziente eta senideri hurbildu dizkiete programa honen baitako jarduerak, 250 baino gehiago.
Ziur gaude musika gaixotasun kronikoen prozesuak kudeatzeko tresna ezin hobea dela.
Jarrai dadila entzuten! Jarrai dezala sendatzen!
Gure abeslaririk enblematikoenek jaioberriak eta haien amak musikaz betetako bizitzara ongietorria egiteko bisitatzen dituzte.
Jarduera hau ospitale barruan garatzen dugu.
Musika-pedagogiaren alorreko gure adituek operaren ezkutuko kontuak erakusten dizkiete txikienei.
Jarduera hau online edo ospitale barruan gara dezakegu
ABAO Txiki-ko obra bat ikusi eta artistak ezagutu (adjunto foto): senide, lagun eta Ospitaleko Eskolako langileekin batera familientzako ikuskizun bat zuzenean ikusi ondoren, artistekin norberaren kezkei buruz hitz egin, galderak egin eta oroitzapenerako argazkiak ateratzen dira
Jarduera honetan, gai bat aukeratu eta etorri nahi duten pazienteentzat garatzen dugu.
Jarduera hau ospitale barruan egiten dugu.
del hospital
Ospitaletik atera daitezkeen pazienteak operara etorri eta, ondoren, artistekin biltzen dira.
Jarduera hau Euskalduna Bilbaon egiten dugu.
Aurreko jardueretan ikasitako guztia gogoan, onuradunek opera-emanaldi batez gozatu ahal izango dute, beren senide eta zaintzaile nagusiekin batera. Erabateko ikuskizuna izango da, nazioarteko artistek antzeztua.
La caixa Fundazioa
Zabalgarbi
Hospital Universitario Cruces
“Niretzat, oso esperientzia atsegingarria izan da. Lehenik eta behin, paziente askorentzat bizigarri garrantzitsua izan dela ikusi dudalako: Aitziberrek eskainiko zuen hurrengo saioa edo hurrengo opera-emanaldia gogo itzelez itxaroten zuten.
Pazienteekin harremanetan egoten lagundu dit, komunikazioa eta lotura ospitalez kanpoko esparru ludikoan sustatuta, non harremanaren funtsa ez den haien gaixotasunaren prozesua.
Musika tresna terapeutikoa da, argi eta garbi, pazienteak motibazio berria izaten laguntzen dien jarduera batean parte hartzera bultzatzen dituena.
Beste paziente batzuekin eta ingurunearekin sozialki kohesionatzeko modua ere bada, kasu askotan pazienteen isolamendua murrizten du, eta beren ongizatea hobetzen duela ikusten laguntzen die.
Ea esperientziak aurrera jarraitzen duen”.
Ópera y + programak operaz ezer ez dakitenak ikuskizun magiko bat ezagutzera gonbidatzen ditu, zeinak, musika eta antzerkia bat eginda, denbora-tarte batez arazoak “ahazten” laguntzen duen.
Programak harrera ona izan du Onkologiako pazienteen artean; operaren munduari eta idatziak izan ziren testuinguruari buruzko hitzaldiak oso arrakastatsuak izan dira.
“Honelako programek gaur egun “pertsonari” eskain diezaiogun onurarik handiena dakarte, alegia, oreka emozionalari laguntzea, bizitzak gutxien espero dugunean sorrarazitako edozein ustekaberi aurre egiten laguntzen digun oreka emozionalari, hain zuzen ere.
Pazientearentzat, familiarentzat edo osasungintzako langileentzat “psikologikoki atseden hartzeko” uneak zein garrantzitsuak diren ez dugu behar bezala aztertzen. Parte hartzeak, musika entzunez hunkitzeak, arazoak alde batera uztea eta norberaren ongizatea hobetzea ahalbidetzen du.
Baina, alderdi horrez gain, programak onura ugari dituela nabarmendu behar da. Garrantzitsuenak aipatzearren, partekatzeko eta gizarte-sareak sortu ahal izateko denbora, esparrua, eskaintzen duela azpimarratuko nuke, agian, eta ABAOk antolatzen dituen tailerrek ikasteko aukera ematen digutela parte hartzen dugun guztioi”.
“Gurutzetako pazienteentzako jarduera honek harritu egin gaitu; hari, zehazki, izugarri gustatzen zaio. Bestela, beharbada, ez zuen aukera hau izango. Eskerrik asko jarduera honi eskainitako denbora eta ahaleginagatik”.
“Jarduera ezin positiboagoa iruditzen zait, eta goizeko eta arratsaldeko jarduerak ere proposatuko nituzke, haurrei beren egoera ahazten laguntzen diela uste dudalako. Eskerrik asko haurrei ospitaleko egonaldia zertxobait hobeto pasatzen laguntzeagatik”.
“Parte-hartze honek nire haurraren garapena eta lasaitasuna bultzatzen ditu. Klima hain estresagarria arintzeaz gain. Nire iritziz, oso egokia da haientzat. Eragozpen bakarra, laburregia dela. Eskerrik asko”.
Programa honetan parte hartu izana eskertu nahi nuke. Ikuskizun eder-ederra izan zen, eta askotan bizi izaten dugun monotoniatik irteteko modu bat. Mila esker, bihotzez!”.
“Ezein B12k lortzen ez duen elikagaia da, operarekin lortzen den “grazia-egoera” baino hobea lortzea zaila baita”.