Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
ABAOn, 25 urte daramatzagu opera gazteei eta helduei hurbiltzen, helburu bakar batekin: hunkituz irakastea. Aprende 脫pera gure programa didaktikoak kantu lirikoaz eta haren inguruko guztiaz gozarazten ditu partaideak, funtsetik abiatuta, egoerarik puruenean.
Programaren arrakastaren erakusgarri, gero eta publiko jendetsuagoa
Opera modu atsegingarri eta dibertigarrian erakusten duen
聽jarduera-programa osatuaz gozatuz.
Urtetik urtera, eskola, ikastetxe, institutu,
unibertsitateetako fakultate, musika-eskola,
kontserbatorio eta helduentzako hezkuntza-zentroetako
emozio kolektiboak esnarazten ditugu.
Gure talde didaktikoa ikastetxeetara joan, eta operaren munduak barrutik nola funtzionatzen duen modu ludikoan irakasten die ikasleei: jantziak, atrezzoa, talde teknikoa, talde artistikoa...
Gure helburua da parte-hartzaileek agertokian ikusten denaz harago lan handi eta liluragarria dagoela ulertzea, profesional-talde apartak garatzen duena.
Opera-pasarte ezagunen bidez eta ikus-entzunezko formatuan, ikuskizun bat muntatzeko prozesua erakusten diegu ikasleei, hasierako prestaketetatik azken emaitzara bitarteko bide osoa.
profesionales.聽
Programaren atal hau eskola-orduetatik kanpo egiten dugu. Talde txikitan, ikasleek entsegu orokor baten lehen zatia ikusten dute, non, publikorik izan ez arren, artistek jantzita eta makillatuta entseatzen duten. Horrez gain, aldibereko itzulpena izaten da.
Programako azken jarduera eskolarekin ikasleei erreserbatzen diegun emanaldira joatea da. Ikuskizun hauek izaera didaktiko nabarmena dute, eta eszenaratze erakargarria. Emanaldira joan aurretik, hura ikusteko prestatzeko hitzaldia聽 ematen da ikastetxean bertan, eta material didaktikoz osatutako gidak banatzen dira.