OPERAREN LAGUNAK
1953TIK

Operaren Lagunen Elkartea XX. mendeko 50eko hamarkadaren hasieran sortu zen, generoa Gerra Zibilaren ostean jasaten ari zen krisia arintzeko asmoz. Harrezkero, bazkide, mezenas eta babesleei esker, opera dagokion lekura eraman besterik ez dugu egin ABAOn. Ondorioz, asko hazi gara, bai programako proposamen-kopuruari bai operaren inguruko jarduera- eta ekitaldi-oparotasunari dagokienez.

Urte hauetan guztietan, funtsezko aldaketak bizi izan ditugu opera egiteko eta ikusleei hurbiltzeko moduan, baita hari buruz pentsatzeko eran ere. Gure gizartearen modernizazioari eta bilakaera ekonomikoari esker, hala nola gure kolektiboaren lan nekaezinaren ondorioz, opera gero eta hurbilago dago biziki maite duten ikusleengandik, eta, aldi berean, publiko hori gero eta zabalagoa da urtetik urtera.

Digitalizazioak, sare sozialek eta mundu-mailako pandemia batek ere geure burua egunero berrasmatzera bultzatu gaituzte, eta, horrekin batera, egin dugun urrats bakoitzean opera birdefinitzera.

Jakin badakigu asko dugula egiteko, opera sekula ez dela egun baino biziago eta aldaketara irekiago egon, baina gure erakundeak 70 urteko historiaren bermea dauka. Orain, inoiz baino gehiago, ABAOAGO GARA.

GURE KONTAKIZUNA MUGARRITAN

  • 1953


    ABAO sortu eta Lehen Opera Jaialdia egin zen, Pucciniren Tosca taularatuta

  • 1989


    Programa Didaktikoa abiatu zen

  • 1990


    Lehen Opera denboraldia, irailetik maiatzera

  • 1991


    Eusko Jaurlaritzak Onura Publikoko Erakunde izendatu zuen ABAO

  • 1999


    Coliseo Albiatik Euskalduna jauregira lekualdatzea onartu zen

  • 2000


    500. emanaldia, Verdiren Aida oholtzan

  • 2006


    Tutto Verdi proiektuaren eta Opera Berri programaren hasiera

  • 2015


    脫pera y + programaren hasiera Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean

  • 2018


    1.000. emanaldia, emankizun bat bera ere bertan behera utzi gabe

  • 2020


    Denboraldia eten, pandemiagatik, eta ABAO etxean programa hasi zen

  • 2022


    Tutto Verdi proiektuaren amaiera Alzira operaren emanaldiarekin

LABURPENAK
HOSTORIKOA

Resumen hist贸rico ABAO
1953 - 2023
IKUS ONLINE DESKARGATU
H铆storico ABAO Txiki
2005 - 2022
IKUS ONLINE DESKARGATU

ZURE LAGUNTZAREKIN,
OPERA HURBILTZEN JARRAITUKO DUGU