ZERGATIK LAGUNDU
OLBErekin?

ABAO Bilbao Operaren parte izan nahi duzu? Enpresa gisa, gure balioekin bat egin eta gure jardueretan parte har dezakezu.

ABAO Bilbao Operak herritar orori irekitako kultur proiektua garatzen du, kalitatean eta bikaintasunean ardaztua,
nazioartean prestigiotsua eta gizarte-konpromiso nabarmenekoa.
Enpresa laguntzaileek, eskaintzen ditugun onura eta zerbitzu esklusiboez gozatzeaz gain,
gizartean eragin handia duen gure kultura- eta gizarte-proiektu garrantzitsuari laguntzen diote;
horren truke, epe motzera, onura jasotzen dute.

Enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen gara, eta eskain ditzakegun kontraprestazioei dagokienez malgutasunez jokatzen dugu.
Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure elkarlanari forma ematen lagunduko dizugu.

ABAO Bilbao Operari lagunduz, enpresa laguntzaileentzako kontraprestazio esklusiboez gozatuko duzu, zeinak enpresa bakoitzaren ekarpenaren arabera zehazten diren.

Ekitaldi korporatiboak

Antolatu ekitaldiak zure enpresarekin. Zure gonbidatuek kalitateko kultur ekitaldi batekin lotutako gaualdi berezi, ezberdin eta esklusiboaz gozatuko dute.

INFORMAZIO GEHIAGO

Zerga-abantailak

ABAOk antolatutako opera-denboraldiaren barruko babesletzak, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenaren bidez, 49/2002 Legean eta 4/2019 Foru Arauan formalizatutako zerga-pizgarriak dakartza.

INFORMAZIO GEHIAGO

Opera-emanaldiak


  • Jarduera guztietarako abonamenduak edo sarrerak lehentasunezko eremuan.
  • Enpresentzako areto esklusiboetan sartzeko aukera.
  • Agertokirako eta backstage-rako bisitak.
  • Topaketak artistekin

BILBON IKUSKIZUNIK ONENAK EGIA BIHURTZEN LAGUNDU NAHI DUZU?