ZERGA-ABANTAILAK

Zerga-kenkaria, zure erakundeak zerga-egoitza zein herrialdetan duen, desberdina da. Egoitza Bizkaian duten enpresak: ABAOren opera-denboraldia lehentasunezko mezenasgo-jardueratzat jotzen da, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko 4/2019 Foru Arauaren arabera.
Egoitza Nafarroan duten enpresak: lurralde bakoitzeko foru-arauen arabera arautua.
Egoitza Estatuko lurraldearen gainerakoan duten enpresak: ABAO onura publikoko elkarte izendatuta dago, eta ekarpena, Sozietate-zergaren ondorioetarako, gastu kengarria da, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 25. artikuluaren arabera.

ZERGA-EGOITZA HEMEN
DUTEN ENPRESAK:

45%
Bizkaia *
30%
Guipuzkoa *
30%
Araba *
40%
Nafarroa *
35%
NAZIONALA **

* Bilboko Opera-denboraldia, ABAOk antolatua, kulturaren arloko lehentasunezko mezenasgo-jarduera da, martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauaren 33. artikuluaren arabera.

** Fidelizazioa dohaintzetan: % 40ko kenkaria aplikatu ahal izango da (% 35eko orokorra beharrean), baldin eta aurreko bi zergaldietan zenbateko bereko edo handiagoko dohaintzak egin bazaizkio erakunde berari.

** ABAO Bilbao Opera Onura Publikoko elkartea da, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailak 1989ko azaroaren 23an onartutako urriaren 31ko 247/89 Dekretuaren arabera.

BILBON IKUSKIZUNIK ONENAK EGIA BIHURTZEN LAGUNDU NAHI DUZU?