JARDUERAK

LA FORZA DEL DESTINO HITZALDIA

24-10-2025 18:30

Kokapena

Universidad De Deusto. Auditorio

RNEko Radio 2eko zuzendariordea eta saioen buru izan da, baita Irrati-difusioko Europar Batasunaren Musika Serioaren arloko Aditu Taldeko kidea ere. Halaber, RTVEko Oskestra Sinfonikoaren koordinatzaile eta Errege Antzokiko editore aritu da. Irratsaioak ere egin ditu BBCrako, eta artikulu nahiz monografia askoren egilea da. Horrez gain, Bach (1995) liburua idatzi du, eta berak egina da Harvardeko Musika Hiztegi Berriaren gaztelaniazko bertsioa. Eskuarki, gaztelaniazko azpitituluak prestatzen ditu Royal Opera House, English National Opera eta Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Digital Concert Hallerako. Azkenik, Revista de Librosen musika-editorea zein kritikaria eta El País egunkariko musika-kritikaria da, eta Bonneko Beethoven-Hauseko Ganbera Musika Jaialdia zuzentzen du Tabea Zimmermannekin batera.

ADRIANA LECOUVREUR HITZALDIA

21-11-2025 18:30

Kokapena

Universidad De Deusto. Auditorio

Cadena Serreko Play Opera saioko zuzendariak eta aurkezleak dira. Bere aita operari uko egiteko prest ez zegoenez, Bernandok txiki-txikitatik izan zuen musika-genero horren berri. Emaitza: esanezina. Verdiarra.

Rubiok, Bachen ongi tenperatutako klaberako preludioen zale amorratuak, irratirako musika-abentura proposatu zion Bernardori, eta, ulertezina bada ere, horrek baietz esan zion. Wagneriarra.


WERTHER HITZALDIA

16-01-2026 18:30

Kokapena

Universidad De Deusto. Auditorio

Kazetaria eta idazlea da, eta El Confidencial egunkari digitalean egiten du lan. Orobat, zenbait irratitan eta ikus-entzunezko hedabidetan parte hartu ohi du, hala nola, Onda Ceron, Antena 3en eta La Sextan. Liburu batzuk argitaratu ditu, zeinetan gai ezberdinak jorratzen dituen, esate baterako, Los secretos del Prado (Temas de Hoy, 1997 -Madrilgo museoari buruzko ikerketa egiten du bertan-), Plácido Domingo: Un coloso en el teatro del mundo (Planeta, 2012 -tenore ospetsuaren biografia da-) edo El triunvirato: Carreras, Domingo y Pavarotti, cuando la ópera llena estadios (Temas de Hoy, 1996). Sangre, poesía y pasión: Dos siglos de música, ruido y silencio en el Teatro Real (Alianza Editorial 2018).

MARIA STUARDA HITZALDIA

13-02-2026 18:30

Kokapena

Universidad De Deusto. Auditorio

Musikologoa eta pianista, musika-dibulgazioaren alorrean ibilbide ezaguna duena, Radio Clásica irratian (RTVE) eta Espainiako Orkestra eta Koru Nazionaletarako edo Juan March Fundaziorako egindako lana dela eta. Besteak beste, opera-generoan espezializatu da, Radio Clásicako Viaje al centro de la ópera edo Capriccio irratsaioei esker, baita 2021etik Madrilgo Errege Antzokian ematen dituen prestakuntza-ikastaroengatik ere. Musikologia-graduko irakaslea da Alfonso X El Sabio unibertsitatean, pianista aktiboa komentatutako kontzertu formatuan, eta musikari eta hitzari buruzko Cantar el infinito liburuaren egilea. 

ANDREA CHENIER HITZALDIA

22-05-2026 18:30

Kokapena

Universidad De Deusto. Auditorio

Zaragozako Unibertsitatean Artearen Historian eta Musikologian doktorea, Errioxako Unibertsitateko Giza Zientzien Saileko irakaslea da, eta bertan interpretazioko, dramaturgiako eta diskologiako irakasgaiak ematen ditu Musikologiako Unibertsitate Masterrean. Hainbat aldizkari eta argitaletxe espezializatutan artikuluak eta monografiak argitaratu ditu, eta New Grove Dictionary of Music and Musicians eta Oxford Companion to Music aldizkarietan kolaboratzaile izan da. Irakasle eta ikertzaile izateaz gain, musika kritikari eta dibulgatzaile gisa ere lan handia egiten du. Musika klasikoari buruzko kritika eta iritzia idazten du El Pais egunkarian eta grabazio zutabe bat Scherzo aldizkarian, non “Canon alla Rovescia” bloga ere argitaratzen duen.