Precio bereziak

OPERA EN ESTADO PURO


Taldeentzako deskontuak

Deitu eta kontatu zure kasua. Neurrira egindako aurrekontua proposatuko dizugu, ikuskizunaren, emanaldi-egunaren eta lagun-kopuruaren arabera.

Azken minutuko sarrerak

Emanaldi-egunean bertan jartzen dira salgai, prezio murriztuan. 35 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat dira, eta egun horretan bertan eros daitezke Euskalduna Bilbaoko leihatilan, 17:00etatik aurrera.

BBVA akziodunak

Sarrera bereziak, % 15eko deskontuarekin. Denboraldiko opera guztietarako balio dute, Opera Berri-rako salbu, bai eta entseguetarako eta ABAO Txiki-ko programaziorako ere. Deskontua 912 24 98 21 telefono-zenbakira deituz lortzen da, ABAOren bulegoetan aurkeztu beharko den kupoia eskuratzeko.

Hurrengo deskontuetarako, onuradun-izaera egiaztatzeko agiri bat aurkeztu beharko da

Deskontuak ez dira pilagarriak, eta leihatilan bakarrik aplikatuko dira.

El Correo egunkariaren harpidedunak

Egunkariaren harpidedun guztiek % 10eko deskontuaz goza dezakete sarreran.

Arriagaren Lagunak

ABAOko bazkideen eta Arriaga Antzokiaren lagunen artean elkarrekiko deskontu-sistema dugu. Zehazki, ABAOk % 10eko deskontua eskainiko die Arriagaren lagunei denboraldiko opera bakoitzaren bigarren eta laugarren emanaldieta

Kide ugariko familiak (Hirukide)

Opera-denboraldian, % 5eko deskontua eskaintzen dugu sarreretan, Opera Berri-n barne. ABAO Txiki-ko programaziorako, helduen sarrerek haurrenen prezio bera izango dute. .