NAIARA BEISTEGUI

Bilbon jaioa eta Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua, Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen (ABAO) alor lirikoan hasi zuen bere ibilbidea. Kanaria Handiko Las Palmasko Opera Jaialdian parte hartu ostean, Oviedoko Campoamor Antzokiko talde teknikoan sartu eta lau urtez aritu zen bertan, non jostundegiko ardura ere hartu zuen bere gain.

Ondoren, Flandriara joan eta Vlaamse Operako talde egonkorrean sartu zen. Hamarkada batez baino gehiagoz, asmo handiko proiektuen buru izan zen Anberesen eta Ganten, eta bereziki nabarmengarria da Walter Van Beirendonck diseinatzailearekin Akhnaten eta Het zwanenmeer lanetan izandako lankidetza. Obra horietan, hain zuzen ere, bere eskultura-trebetasunek eta figuringile gisa duen talentuak “gaztelu jantzi” ikonikoan bat egin zuten, alegia, bere ibilbideko mugarrietako bat den sorkuntza horretan.

Garai hartan, arduradun artistikoa izan zen Luxenburgon, Anberesen eta Ganten aurkeztutako ekoizpenetan, eta Belgika eta Espainia artean proiektuak tartekatzen hasi zen. Azken urteotan, ekoizpen hauetako talde artistikoko kidea izan da: Luisa Fernanda eta Policías y ladrones Madrilgo Zarzuelako Antzokian, The Rape of Lucretia Maestranzako Antzokian, Norma Coruñako Opera Jaialdian, Carmen Donostiako Musika Hamabostaldian eta Anna Bolena Oviedoko Operan.

Bere eszena-jarduna proiektu artistiko pertsonalekin uztartzen du, Dembora instalazioarekin, adibidez, zeina Bilboko Gau Zurian aurkeztu zuen.