EUSKADIKO ORKESTRA

Euskadiko Orkestra, egun, talde sinfoniko erreferentea da Estatuan, eta gero eta ospe handiagoa du nazioartean. Bere jarduerari milaka pertsonak jarraitzen diote hala aurrez aurreko kontzertuen nola hainbat euskarri digitalen bidez. Jarduera finkatua eta ondo egituratua izanik, modu iraunkorrean jotzen du lau ziklo sinfonikotan bere egoitzetan: Bilbo (Euskalduna Bilbao), Gasteiz (Jes煤s Guridi Kontserbatorioa), Donostia (Kursaal Auditoriuma) eta Iru帽ea (Baluarte Auditoriuma). Bere DNAn hainbat publiko-motarentzat jotzea ere badago, ganbera-musikako, familientzako eta eskolentzako zikloen bidez; baita gaitasun desberdinak dituzten pertsonen inklusioa bultzatzeko gizarte-lan gero eta handiagoaren bitartez ere.

Orkestraren ekoizpen diskografiko oparoan, funtsean euskal konpositoreen sorkuntza sinfonikoan ardaztuan, bere azken grabazioak nabarmendu behar dira, Maurice Ravelen eta Gabriel Erkorekaren lan sinfonikoari eskainiak. Ondine zigilu finlandiarrak sinatuak, mundu osoko hedabide espezializatuen kritikarik onenak jaso dituzte, Japonia eta Australiatik AEBraino.

Herrialdeko orkestra den aldetik, Euskadiko Orkestrak ABAO Bilbao Operaren denboraldian, Musika-M煤sica jaialdian, Musika Hamabostaldian, Zinemaldian, Ravel Jaialdian, Musikaste ekimenean eta beste askotan ere parte hartzen du.

Eta nazioarteko ikuspegi zabalagotik eta bere kultur proiektua kanpora zabaltzeko interesetik, nabarmentzekoa da Euskadiko Orkestrak bere 43 urteetan hogei bira baino gehiago egin dituela Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Britainia Handia, Italia, Polonia, Argentina, Brasil eta Txilen, besteak beste.

Euskadiko Orkestra ABAO Bilbao Operaren eskutik helduko da bere 70. obrara.

Sare sozialetako profilak

Webgunea: euskadikoorkestra.eus

X: @euskadiorkestra

Instagram: @euskadikoorkestra

Facebook: @EuskadikoOrkestra

YouTube: Euskadiko Orkestra / Basque National Orchestra