AURKEZPENA

2024. urteari Die Entführung aus dem Serail (Bahiketa harenean) obrak emango dio hasiera, Mozartek osatutako lehen opera alemaniarrak, hain zuzen ere, azkenengo alditik 29 urteren ondoren ABAO Bilbao Operaren denboraldira itzulita.

Mozarten gaztaroko opera, konpositorearen beraren bizipenetan oinarritua, bere sinesmen eta beldurretan, Bahiketa harenean obrak Mozarten erromantizismo espirituala eta bai maitasun adeitsuarekiko bai emakume maitearekiko zuen ikuskera jasoa erakusten ditu.

Obra hau “turkiar” generokoa da, misterioz, sentsualitatez eta sedukzioz betea, eta gai errepikakor bati heltzen dio: dontzeilaren fideltasun suntsiezina, maitea urrun duenean. Obra hunkigarri baino hunkigarriagoa da, ez bakarrik Mozarten lehen Singspiel osoa delako, baita lehen notatik bertatik biltzen duten alaitasun, arnas eta espirituagatik ere.

Endredozko opera da, beharrezko elementu exotiko guztiak dituena: haren bat, dontzeila gatibuak urruneko maitaleek erreskatatzeko zain, sultan bat, morroiak eta egoera nahasgarri asko.
Protagonisten artean, Jessica Pratten itzulera irrikatua Konstanzeren rolean, paregabeko ahots-ezaugarriak dituen sopranoa behar duen horretan, eta Moisés Marín Belmonte maitale arranditsuaren azalean. Laukotea Leonor Bonillak eta Mikeldi Atxalandabasok osatuko dute, lehenak Blonde dontzeila eta bigarrenak Pedrillo morroi leiala antzeztuz.

Orkestraren podiumean, Euskadiko Orkestra zuzenduz, Lucía Marín musika-zuzendariak debuta egingo du ABAOn, partitura liluragarri eta koloretsua jotzeko, emozioz, dinamismoz eta Mozarten ohiko bizitasun poetikoz betea.

ABAO Bilbao Operaren produkzio berri hau Mariano Baudinek sortu du, era berean debuta egingo duenak. Otomandar Inperioko esparruetan eta giroetan oinarritutako proposamenak sentipen eta emozio ugari eskainiko dizkigu bata bestearen atzetik, xehetasunez zaindutako erritmoan eta jantzi dotore bezain exotikoekin bilduta.

Próxima Representación:
Kokapena:
Euskalduna Bilbaori
Nola lortu?
Iraupena:
3h 10min
Egutegia:
L M X J V S D

JARDUERAK

DIE ENTFÜHRUNG AUS DEM SERAIL. EL RAPTO EN EL SERRALLO 19 urtarrilak'24 18:30 Universidad de Deusto

Hizlaria:

Luis Gago.

RNEko Radio 2eko zuzendariordea eta saioen buru izan da, baita Irrati-difusioko Europar Batasunaren Musika Serioaren arloko Aditu Taldeko kidea ere. Halaber, RTVEko Oskestra Sinfonikoaren koordinatzaile eta Errege Antzokiko editore aritu da. Irratsaioak ere egin ditu BBCrako, eta artikulu nahiz monografia askoren egilea da. Horrez gain, Bach (1995) liburua idatzi du, eta berak egina da Harvardeko Musika Hiztegi Berriaren gaztelaniazko bertsioa. Eskuarki, gaztelaniazko azpitituluak prestatzen ditu Royal Opera House, English National Opera eta Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Digital Concert Hallerako. Azkenik, Revista de Librosen musika-editorea zein kritikaria eta El País egunkariko musika-kritikaria da, eta Bonneko Beethoven-Hauseko Ganbera Musika Jaialdia zuzentzen du Tabea Zimmermannekin batera.