AURKEZPENA
ABAO Bilbao Operak bere historian laugarren aldiz programatuko du Roméo et Juliette, errepertorio frantseseko izenburu gogokoenetakoa eta libretoa William Shakespeareren izen bereko draman oinarrituta duena.
Opera honetan, hitzaurreaz eta bost ekitaldiz osatuan, bi gazteren arteko maitasun-istoriorik ospetsuena kontatzen da, non pasioak eta gorrotoak, irainak eta barkamena, maitasuna eta heriotza uztartzen diren.
Oraingoan, ABAO Bilbao Operak bikote bikaina bildu du munduko maitalerik ospetsuenak gorpuzteko: Javier Camarena eta Nadine Sierra. Tenor mexikarra errepertorio belcantista erromantikoaren adierazlerik handienetakotzat jotzen da, eta mundu osoan miretsienetakoa da. Haren ondoan, Nadine Sierra soprano estatubatuarrak debuta egingo du Bilbon, Julietteren larruan jarrita. Batak eta besteak opera-errepertorioaren orrialde ezagunenetako hainbat kantatu izan dituzte, hala nola Julietteren sarrerako “Je veux vivre” balsa, Roméoren “Ah! Lève-toi soleil!” aria zorrotza edo bien “O nuit divine” duoa.
Musikari dagokionez, Lorenzo Passerini maisuak debuta egin, eta Euskadiko Orkestra opera frantsesaren bereizgarri garbiak diren lirismoz, poesiaz, fineziaz eta dotoreziaz betetako partituran zehar zuzenduko du.
Agertokian, ABAO Bilbao Operaren eta Oviedoko Operaren koprodukzioa, Giorgia Guerra regista italiarrak sortua, zeinak, ABAOn debutatuko duen honetan, proposamen gazte, estilizatu eta bisualki zirraragarria dakarkigun. Maitaleak esparru moldakorrean biziko dira, orain jauregi orain hileta klasiko izan daitekeen batean, bideo-proiekzio lan sakonagatik nabarmentzen den eszenografian.
Abeslari-aldaketa
Irene Zas mezzosopranoak Gertruderen rola antzeztuko du urriaren 27ko eta 30eko emanaldietan, Itxaro Mentxakaren ordez.
FITXA ARTISTIKOA
ANTZEZLEAK
- Juliette
- Romeo
- Mercutio
- Frère Laurent
- Stéphano
- Capulete
- Tybalt
- Gertrude
- Gertrude
- Pàris
- Gregorio
- Benvolio
- Duc de Vèrone
TALDE ARTISTIKOA
- Orquesta
- Director Del Coro
- Director Musical
- Director De Escena
- Escenografía
- Vestuario
- Iluminación
- Videoproyecciones
- Producción
MULTIMEDIA
Romeo
PUBLICACIONES
Esku programa
Informazio orokorra, sinopsia, artikulu interesgarriak, diskografia eta bideografia gomendatua, talde sortzailearen eta artistikoaren biografiak, abeslarien biografia osoak.
Scena
Informazio orokorra, sinopsia, fitxa artistiko osoa, audiogida, jarduera-agenda, gaurkotasun-albisteak.
PODCAST
PODCAST EN DIRECTO PARA TODOS LOS PÚBLICOS
“CONCIERTO DESORDEN”
JUEVES
19 OCTUBRE
19h00
SOCIEDAD FILARMÓNICA BILBAO
Marqués del Puerto, 2
ABAO Bilbao Opera comienza una nueva iniciativa en la que Gonzalo Lahoz grabará un podcast de cada título de la temporada con entrevistas a sus intérpretes, con asistencia y participación de público en directo.
En un formato cercano y distendido, los protagonistas compartirán anécdotas, inquietudes, experiencias, historias y emociones, para profundizar en un retrato del artista con un enfoque humanista. Javier Camarena será el primer entrevistado para desvelar quién es Roméo.
Gonzalo Lahoz es crítico musical y codirector de Platea Magazine. El podcast "Concierto Desorden" se puede escuchar en Spotify, Ivoox, Amazon Music, Podimo, Apple, Google
ACCESO CON INVITACIÓN HASTA COMPLETAR AFORO
AUDIO
SINOPSIA
Oberturaren ondoren, koruak Veronako Montesco eta Capuleto familia nobleen arteko borroka kontatuko du Sarreran, eta lehenengoko Romeoren eta bigarreneko Julietaren arteko maitasunaz hitz egingo du.
Lehen ekitaldiaren hasieran, Capuletoen jauregian dantzaldia egiten ari dira. Bi noble gazte, Teobaldo eta Paris, berriketan ari dira, eta Julieta, Capuleto jaunaren alaba, Parisen emaztegai bihurtuko dela jakingo dugu. Familiako burua sartu, eta alaba dantzaldian bildutakoei aurkeztuko die. Dantzariek alde egin eta gero Montesco familiako kide batzuk, mozorroturik bertaratuak, bakarrik geratuko dira. Haien artean, Romeo eta bere lagun Mercucio. Lehenak arriskua datorrelako susmoa du, eta adiskideak iseka egingo dio esanez Rosalina ez delako jauregira etorri dagoela triste, baina dantzaldian dauden edertasunak ikusi bezain laster ahaztuko duela. Orduan, Romeok Julieta ikusi, eta berehala geratuko da harekin liluratuta. Mercucioren esanetan, badirudi Romeok bere Rosalina ahaztu duela.
Julietaren inude Gertrudisek Parisekin ezkontzeko konpromisoa aipatzen dionean neska gazteari, hark gaztetasunaz ahalik eta denbora gehien gozatu nahi duela esango dio. Geroago, Romeo eta Julieta aurreneko aldiz egongo dira elkarrekin. Romeok Julietaren edertasuna lausengatuko du, baina neskak aise baztertuko ditu haren hitz politak. Romeok nor den galdetuta, Julietak Capuleto jaunaren alaba dela erantzungo dio, gizonaren atsekaberako. Teobaldok dantzara itzultzeko eskatuko dio neskari, norekin mintzatzen ari den galdetzeaz gain (Teobaldo hurbiltzen ari dela ikusita, Romeok mozorroa jantzi du berriro bere nortasuna ezkutatzeko), baina hark ez dakiela erantzungo dio. Romeok adeitasun garratzez agurtuko du Teobaldo eta honek, haren ahotsa ezagututa, mendeku-mehatxuak botako ditu ahapeka.
Orain, Julietak badaki nor den Romeo, eta ikaratuta dago bere familiaren etsai batekin maitemindu delako. Romeo berriz agertzen denean, Teobaldok eta Parisek agurtu, eta familia batekoek eta bestekoek etsaitasunezko hitzak esango dizkiote elkarri; Capuleto jauna, berriz, jai-giroari eusten saiatuko da.
Bigarren ekitaldia Julietaren lorategian hasiko da. Lehenik, Romeo agertuko da, eta handik gutxira Julieta, balkoian, Montesco familiako gizon bat maite duelako nahigabetuta. Romeok nor den jakinarazi eta maite duela aitortuko dio, baina Julietak, norbait datorrela entzutean, ezkutatzeko eskatuko dio. Capuletoen morroi-talde bat da, hor inguruan ikusi duten Montescoen mutil baten bila. Lorategia miatu ostean, morroiak Gertrudisekin txantxetan ari dira, galdetuz bera ote den Montesco batek hainbesteko ausardia erakutsi izanaren arrazoia. Alde egiten dutenean, Gertrudisek etxean sartzeko konbentzituko du Julieta. Hasieran jaramon egingo badio ere, gero lorategira itzuliko da, non maitaleek beren maitasun-duoarekin jarraitu eta biharamunera arte agurtuko duten elkar.
Hirugarren ekitaldiko lehen eszenan, anaia Lorenzo fraide frantziskotarraren ziega ageri da. Ekitaldiarte baten ondoren, Romeo sartu, eta Julietarekin ezkon dezala eskatuko dio. Ezkontza bitartean, Gertrudis kanpoan geratuko da ate ondoan zelatan. Bigarren eszenan, ekintza Capuletoen jauregian gertatuko da. Romeoren morroia bere nagusiaren bila dabil. Zenbait Capuleto, Gregorio buru dutela, jauregitik irtetean morroiak barre egingo die. Mercucio etorri eta Teobaldorekin borrokan hasiko da, baina Romeok banandu egingo ditu. Teobaldo irainka ari zaion arren, Romeok ez dio aurre egingo, Julietaren senidea dela gogoan, eta elkar gorrotatzeko garaia amaitu dela esango du. Mercuciok, Romeo borroka egiteari uko egiten ari zaiolako asaldatuta, Teobaldori erasoko dio. Mercucio lurrera erori ondoren, Romeok, zeharo amorratuta, Teobaldo hilko du. Capuleto jauna sartu eta Romeo konturatuko da, saminduta, Teobaldo hil izanak Julietaren gorrotoa ekar diezaiokeela. Hil aurretik, Teobaldok bere azken nahia jakinaraziko dio Capuleto jaunari, besteek entzun ezin izango dutena.
Capuletok Dukearengana joko du, justizia egin dezan. Romeok dio, bere burua justifikatzeko, aurrena Teobaldok hil duela Mercucio. Dukeak familia biei errieta egin, eta Romeo erbestera bidaliko du. Ekitaldiaren amaieran, Romeok Julieta berriz ikusteko gogo irmoa adieraziko du; Capuletoek, aldiz, Dukearen bake-eskaerari muzin eginda, Montescoen aurkako mendekua aldarrikatuko dute.
Laugarren ekitaldia Julietaren logelan hasiko da. Romeori Teobaldo hil izana barkatu eta berriz aitortuko dio maite duela. Egunsentian, alde egin behar duela esango dio. Romeo balkoian behera joango da, eta Julieta bertan geratuko da gizonak onik ihes egin dezan errezatzen. Ondoren, Gertrudisek, oso aztoratuta, aita datorrela jakinaraziko dio. Anaia Lorenzorekin batera iritsi, eta Paris kondearekin berehala ezkondu behar duela esango dio alabari: horixe zen Teobaldok hil aurretik adierazitako nahia. Capuleto jauna ezkontzako gonbidatuei ongietorria egitera joan eta gero Julietak laguntzeko erregutuko dio anaia Lorenzori. Fraideak likido batez betetako anpoila bat eman eta azalduko dio edaten duenean lo sakon-sakonean geratuko dela, hain sakonean, ezen denek hilda dagoela uste izango duten, nahiz eta egoera horretan egun bakar batez egongo den.
Anaia Lorenzok hitzemango dio esnatzen denean ondoan izango duela eta Romeorekin ihes egiten lagunduko diola. Julietak edabea edango du. Capuleto jauna Parisekin, Gertrudisekin eta bere segizioarekin itzuliko da. Emaztegaia izanik bizi izango dituen gozamenez hitz egingo dio. Julieta, bere eztei-ohea hilobia izango dela esan ondoren, lurrera eroriko da zeharo zorabiatuta.
Bosgarren ekitaldiko agertokia Capuletoen familia-panteoia da. Orkestra-interludio batek Julietaren ametsa deskribatuko ostean, Romeo sartuko da, Julieta hilda dagoela jakitun. Haren edertasuna miretsi, eldarnio betean maitea besarkatu eta, azkenik, pozoi bat edango du. Horren eraginaren ondorioz hiltzen ari denean, Julieta esnatzen hasia dela ikusiko du, harrituta. Hark bere izena dioenean, Romeok, estasiatuta, ihes egin dezatela eskatuko dio. Baina dagoeneko ezin du pozoiaren eragina ekidin, beraz, bere bizitza amaitzen ari dela aitortuko du. Julietak, larrituta, pozoi bat eskatuko du berarentzat, baina ez dagoenez, labanaz hilko du bere burua. Maitale biak heriotzan elkartu dira azkenean.