JOSÉ MANUEL DÍAZ

BARITONO

José Manuel Díaz baritono bilbotarrak 25 urtetik gorako bakarlari-ibilbide sendoa du, eta Espainiako eta Europako antzoki nagusietan aritu izan da. Lehenengo Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta ondoren Italian ikasia, Errege Antzokian, Sevillako Mestranzan, Euskalduna Jauregian, Villamartan, Campoamorren, Baluarten, Alfredo Kraus Auditoriumean, Pereladako Jaialdian eta Donostiako Musika Hamabostaldian abestu du, besteak beste.

Bere errepertorioak opera, zarzuela, oratorioa eta musika garaikidea biltzen ditu. Azkenaldiko konpromisoen artean nabarmentzekoak dira Andrea Chénier eta Turandot Pereladan, El juez José Carrerasekin batera Bilbon eta Austrian, Don Giovanni, Mendi-Mendiyan, Rigoletto, Doña Francisquita, Carmen, Madama Butterfly, Diálogos de Carmelitas, Gianni Schicchi, Romeo et Juliette, Otello, La Traviata, La bohème eta La tabernera del puerto, Musika Hamabostaldian, ABAO Bilbao Operan, Zarzuelako Antzokian eta Arriaga Antzokian.

Maitena opera grabatu du BOSekin eta Bilboko Koralarekin, eta La Fura dels Bausekin Carmina Burana-n kolaboratu du Santiagon (Txile) eta Mazedonian. Bere hurrengo proiektuen artean Amaya, Werther, Adriana Lecouvreur, Andrea Chénier eta Fauréren Réquiem daude.