LORENZO PASSERINI

Tronboi-jotzaile ohia, Lorenzo Passerinik zuzendari-lanetan hasi zuen bere ibilbidea Piergiorgio Ratti konpositorearekin batera sortu zuen Antonio Vivaldi Orchestran. 2018az geroztik, opera-ekoizpenak zuzendu ditu hainbat antzokitan: Sydney Opera House, Théâtre des Champs-Élysées, Turingo Teatro Regio, Madrilgo Errege Antzokia, Varsoviako Opera Nazionala, Napoliko Teatro di San Carlo, Palermoko Teatro Massimo, Tolosako Théâtre du Capitole eta Oper Köln, besteak beste.

Bere azken konpromisoen artean nabarmentzekoak dira gala-kontzertu bat Pretty Yenderekin eta Antwerp Symphonyrekin Amsterdamgo Concertgebouw aretoan, debuta ABAO Bilbao Operan (Roméo et Juliette), Aida Opera Australiarekin, Il barbiere di Siviglia Deutsche Oper Berlinen, Lucia di Lammermoor Staatsoper Hamburgen, Norma Teatro di San Carlon, Les pêcheurs de perles Parisen, Cherubiniren Medea Canadian Opera Companyn, La traviata Cincinnatin eta Il barbiere di Siviglia Rossini Opera Festivalen.

2024/25 denboraldian, Houston Grand Operan debutatu zuen La Cenerentola-rekin, Tiroler Festspielen I puritani-rekin, Wiener Staatsoperren La bohème-rekin (Wiener Philharmoniker zuzenduz) eta Gran Teatre del Liceun La sonnambula-rekin. Era berean, Finlandiako Jyväskyl Sinfoniako zuzendari titular izendatu zuten, 2024ko irailetik aurrera hiru urterako.