Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Fernando Latorrek Konposizio, Orkestrazio eta Musika-pedagogiako goi-mailako titulua du, eta Karrera Amaierako Saria Kantuan eta Konposizioan. Gainera, piano- eta biola-ikasketak burutu ditu, eta bere burua Franco Corelli, Jaume Aragall eta Alfredo Kraus maisuekin hobetu du.
Bere opera-ibilbidean obra hauek daude: L’elisir d’amore (Dulcamara) Iruñean, Così fan tutte (Don Alfonso) Irunen, Il matrimonio segreto (Geronimo) Arriaga Antzokian, Pepita Jiménez (Vicario) eta Mendi Mendiyan (Kaiku) Kursaalean, La Bohème, Andrea Chénier eta Otello Liceun, eta Don Carlo eta Madama Butterfly El Escorialen eta Donostian.
ABAO Bilbao Operan ohikoa, obra hauetan hartu du parte, besteak beste: Roméo et Juliette (Comte Capulet), La Bohème (Alcindoro & Benoit), Tosca (Sacristán), Rigoletto (Monterone), Otello (Lodovico), Andrea Chénier (Mathieu), Manon, La fanciulla del West, Jérusalem, Les contes d’Hoffmann eta Gianni Schicchi.
Berriki eskaini dituen emanaldien artean Don Giovanni (Comendador), Il barbiere di Siviglia (Basilio), Fuenteovejuna (Flores), Don Pasquale, Oedipus Rex (Creonte) eta Die sieben Todsünden (Ama) daude, bai eta Tosca, Rigoletto, Roméo et Juliette eta La Bohème operen ekoizpen berriak ere Oviedon, Málagan, Tenerifen, Coruñan eta Maón.

