MILAN PEREŠIĆ

Novi Saden (Serbia) jaioa, konposizio-prestakuntzari jaioterriko Arteen Akademian ekin zion, eta gero Triesteko Giuseppe Tartini Kontserbatorioan kantua ikasi zuen. Lehen saria irabazi du Compostela Lírica, Josep Palet, Les Corts eta BA Lírica nazioarteko lehiaketetan, eta bigarrena Sevillako Nuevas Voces, Bellano, Paese degli Artisti eta Ciudad de Logroño lehiaketetan.

2024an debutatu zuen baritono bakarlari Carmina Burana-n, Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoarekin batera, eta ADDA Sinfónicarekin eta Donostiako Orfeoiarekin batera Espainian zeharreko bira batean parte hartu zuen. Urte berean, Manon Lescaut-eko Lescaut eta La Bohème-ko Marcello antzeztu zituen Òpera Catalunyaren denboraldian. 2025ean, erronka hauei heldu die: Député flamand gisa debuta Don Carlo-n, Parisko Opera Nazionalean; Malatesta Don Pasquale-n, Palmako Teatre Principalen; eta Almaviva kondea Le nozze di Figaro-n, FÒCekin.

Aurten, halaber, Gran Teatre del Liceura itzuli da West Side Story-n Bernardo jokatzera, eta nabarmentzekoa da John Adamsen Antony & Cleopatra obraren estreinaldi europarrean konpositorearen beraren zuzendaritzapean egindako interpretazioa. Errege Antzokian, Lekaioa, Ivan Ivanovich eta Ikaslea izan da Shostakóvichen Sudurra obran, Barrie Koskyk sortutakoan.

Besteak beste, Giacomo Sagripanti, Jordi Savall, Henrik Nánási, Mark Wigglesworth, Barrie Kosky, Elkhanah Pulitzer eta Calixto Bieito zuzendariekin lan egin du.

EN ABAO BILBAO OPERA