CRISTINA DEL BARRIO

Segovian jaioa, Cristina del Barrio mezzosopranoa Espainiako panorama lirikoko ahots oparoenetakoa da. Musikenen ohorez graduatua, Ana María Sánchezen babespean, bere prestakuntza Renata Scotto, Carlos Aragón, Maciej Pikulski eta Dale Fundling maisuekin osatu du, eta dantza tradizionaleko eta flamenkoko ikasketak ere baditu.

Teatro Besostri di Mede Nazioarteko Lehiaketa Lirikoaren II. Edizioko irabazlea (Italia, 2016), opera-jarduera bizia garatu du Espainiako eta atzerriko agertokietan. Jokatu dituen rolen artean Fenena (Nabucco), Meg (Falstaff), Tisbe (La Cenerentola), Santuzza eta Lola (Cavalleria rusticana), Mercedes (Carmen), Maddalena (Rigoletto) eta, Kantabriako Jaialdien Jauregian, María (María de Buenos Aires) daude. 2023-24 denboraldian, Oviedoko Campoamor Antzokian Frugola (Il tabarro) eta Zita (Gianni Schicchi) gisa debutatu zuen, Amman Opera Festivalen (Jordania) Amneris (Aida) eta hala Jerezen nola Vigon Suzuki (Madama Butterfly) abesteaz gain.

Zarzuela-errepertorioan, La Beltrana (Doña Francisquita), Paloma (El barberillo de Lavapiés), Señá Rita (La verbena de la Paloma) eta Mari Pepa (La revoltosa) antzeztu ditu, besteak beste Jerezko Villamarta Antzokian, Limako Manuel Segura Antzokian eta Las Palmasko Pérez Galdós Antzokian.

Bere jarduera sinfonikoaren barruan, Espainiako orkestra nagusiekin aritzen da, Daniel Oren, Lorenzo Passerini edo Óliver Díaz maisuen zuzendaritzapean. Auditorium Nazionalean eta Liceun, El amor brujo abestu du; Bilbon eta Donostian, Mahlerren 2. Sinfonia eta Dvořáken Stabat Mater. Ganbera-musikari dagokionez, María de Pablos taldearekin batera bira bat egin du Mexikon zehar.

EN ABAO BILBAO OPERA