MAR脥A BARAKOVA

Maria Barakova mezzosopranoa 1998an jaio zen Kemerovon (Errusia). Ikasketak 2017an amaitu zituen Novosibirsk Musical College, Svetlana Balashovaren babespean, eta ahots-interpretazioko gradu-titulua eskuratu zuen. Urte hartan bertan Bolsh贸i Antzokiko Artista Gazteen Programan sartu, eta, besteak beste, Dmitry Vdovin, Ernesto Palacio, Alessandro Amoretti, Ewamaria Wiezer, Irina Bogacheva, Makvala Kasrashvili eta Lubov Orfenova maisuekin hobetu zuen bere prestakuntza. Bolsh贸in eman zuen garaian, ganbera-errezitalak eskaini zituen Beethoven Aretoan, errusiar, italiar eta alemaniar kantutegietako abestiz osatutako errepertorioa jorratuz.
Bolsh贸iko areto historikoan egin zuen debuta, Rimski-K贸rsakoven Ts谩rskaya nevesta obran Petrovna jokatuz. 2018an, Pesaroko Rossini Opera Festivalen Melibea antzeztu zuen Il viaggio a Reims-en, Rossini Antzokian. 2019an, jaialdi horretan bertan, bigarren sopranoaren zatia abestu zuen Rossiniren Stabat Mater obran. Jaso dituen sarien artean Christmas Assembly (San Petersburgo, 2015), Natalia Spiller (Mosku, 2018) eta Glinka (Kazan, 2019) nazioarteko lehiaketetako lehen sariak daude, bai eta XVI. Chaikovski Nazioarteko Lehiaketako urrezko domina eta lehen saria ere.
Operaren alorrean, Isabella L鈥檌taliana in Algeri-n, Lel Rimski-K贸rsakoven Sneg煤rochka-Ves茅nnyaya Skazka-n eta Olga Chaikovskiren Eugene Onegin-en kantatu ditu; hala, nazioarteko proiekzio handieneko ahots errusiar gazteetako bat da gaur egun.

EN ABAO BILBAO OPERA