AURKEZPENA

2025. urtea hasteko, ABAO Bilbao Operak erromantizismo alemaniarraren irudikapen gorena taularatuko du, Richard Wagnerren Tristan und Isolde, hain zuzen ere, lirikaren historiako funtsezko paradigma eta mugarria, zeinaren preludioak behin betiko ireki zituen konposizio-bide berriaren ateak. BBVA Fundazioak babestua

Hiru ekitaldiko musika-drama honek, konpositoreak berak Gottfried von Strassburgen erromantzean oinarrituta sortutako libretoa duenak, erromantze hori aldi berean “Tristan”-en Erdi Aroko elezaharrean oinarrituta egonik, mundu honetatik haragoko maitasun-istorio bat kontatzen du, mendekurik ankerrena, sentsualitaterik liluragarriena, traiziorik garratzena eta bakardaderik mingarriena biltzen dituena.

Obrak oro har eta bikote protagonistarentzat bereziki duen musika-konplexutasun ikaragarriari aurre egiteko, ABAOk Oksana Dyka, egungo soprano dramatiko garrantzitsuenetakoa, izango du Isolderen rolean, eta Tristan, berriz, Gwytn Hughes Jones galestarrak antzeztuko du, elkartean debuta egingo duenak.

Haien ondoan, Daniela Barcellona mezzosopranoa Brangäne zaindariaren larruan; Marko Mimica König Markeren rolean, Wagnerrek bigarren ekitaldian bakarrizketa bizi eta mingarria kantatzen jartzen duenarenean; eta Egils Silins Kurwenal antzezten.

Orkestra-podiumean, partitura liluragarria eta zirrara nahiz bizitasun poetiko wagneriarrez betea zuzentzeko, Eric Nielsen maisua Bilbao Orkestra Sinfonikoaren buru. Partituraren kromatismo, tonalitate eta koloreak, “Tristanen akorde” ospetsuak edo leitmotivak musika-konposizioaren ikuspegi ameslari, iraultzaile eta abangoardista ezarri zuten.

Oholtzan, Maestranzako Antzokiaren ekoizpena, Allex Aguilerak sortua, klasikoa izanagatik ere modu modernoan gauzatua. Tristanen eta Isolderen ametsezko mundua bideo-teknologia berriekin birsortzen du, inpaktu bisual ederreko sorkuntza onduta.

Banaketa-aldaketak

Rachel Nicholls sopranoak Isolderen rola jokatzen du urtarrilaren 18ko funtzioan, Oksana Dykaren ordez.

Próxima Representación:
Kokapena:
Euskalduna Bilbaori
Nola lortu?
Egutegia:
L M X J V S D