GILLEN MUNGIA

Gillen Munguía tenorra opera-akademia eta -eskola ospetsuetan trebatu da, hala nola Tenerifeko Opera(e)Studion, Teatro Sociale di Comoko Accademia AsLiCon, Boloniako Teatro Comunaleko Scuola dell’Operan eta Donizetti Jaialdiko Workshop sulla vocalità donizettianan, Milango Teatro alla Scalako Accademiarekin eta Bergamoko Kontserbatorioarekin elkarlanean antolatuan. Teresa Berganza, Mariella Devia, Luciana Serra, Roberto Aronica, Chris Merritt, Renato Bruson eta Alberto Zedda artista orkestra-zuzendari erreferenteekin lan egin du, ikasketak Elisabetta Tandurarekin eta Simone Savinarekin hasi ondoren.

Jokatu dituen pertsonaien artean nabarmentzekoak dira Werther ―honekin aurkeztu zuen bere burua Opera Lombardian eta Pisako Teatro Verdin AsLiCo Lehiaketaren 71. edizioa irabazi ondoren―, Alfredo La traviata-n, Rodolfo La Bohème-n, Tebaldo I Capuleti e i Montecchi-n, Hoffmann Les contes d’Hoffmann-en, Rafael El Gato Montés-en eta Nemorino L’elisir d’amore-n. Roberto Devereux-eko protagonistaren ordezkoa izan da Parmako Teatro Region, Warneyrena Il Castello di Kenilworth-en Donizetti Jaialdian eta Werther-eko protagonistarena Modena, Ferrara eta Reggio Emiliako antzokietan.

Sony zigiluarekin Lexia eta Gabon Kantak diskoak argitaratu ditu, Guridiren Mirentxu grabatzeaz gain. Bere azkenaldiko konpromisoen artean aipagarriak dira Tristan und Isolde ABAO Bilbao Operan, Die Fledermaus Teatro Lirico di Cagliarin, La rondine Veronan, Manon Tenerifen eta Don Giovanni Cortinan, baita Triesten obra ugari eta Donostiako Jaialdian Guridiren Amaya ere. Laster barru, Granadan La Bohème eta Gran Teatre del Liceun Carmen abestuko ditu.