Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an Arriaga Antzokian eskaini zuen kontzertuaz abiatu zuen bere jarduera. BOS Bizkaiko gizarte zibilak bultzatuta sortu zen, eta lurralde horretan garatzen du bere jardueraren gehiengoa. BOSek bere publikoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzari esker egiten du bere lana.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1953tik dihardu ABAOrekin elkarlanean. Lehen aldia urte hartako abuztuaren 16an izan zen, Coliseo Albian, G. Pucciniren Tosca operan. Harrezkero eta gaur arte, BOSek ABAOren denboraldietako 284 obratan hartu du parte bi erakundeen arteko lankidetza emankorrean.
BOSek Euskalduna Bilbaon, bere egoitzan, hain zuzen, garatzen du bere denboraldi sinfonikoa, eta ganbera-musikako denboraldiak ere eskaintzen ditu. Era berean, pedagogia-lan handia egiten du kontzertu didaktikoen eta 芦familian禄 eskaintzen dituen kontzertuen bidez, baita gizarte-inklusiorako tailerrak antolatuz ere. Gainera, bere bokazioari leial, Bizkaia osoan kontzertuak ematen ditu aldizka.
Lurraldetik kanpo egiten duen jarduerak Estatu osoan, San Petersburgon, Tokion, Japonian zeharreko bira batean eta ohikotasunez jaialdi garrantzitsuetan jotzera eraman du. Horrez gain, Guggenheim Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Arriaga Antzokiarekin programa bateratuak ditu.
Bere katalogo diskografikoak Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escudero euskal konpositoreei eskainitako bilduma interesgarria biltzen du. Rodrigoren eta Takemitsuren lanak ere grabatu ditu EMI JAPAN zigilurako, eta 2012an Sch枚nbergen Gurrelieder zuzenean grabatuz ospatu zuen bere 90. urteurrena.
Sare sozialetako profilak
Webgunea: www.bilbaorkestra.eus
Facebook: @SinfonicadeBilbao
X: @Bilbaorkestra
Instagram: @bilbaorkestra