AURKEZPENA
Apirilaren 20ko Opera eta Zarzuela Gala ikusgarriak Juan Jesús Rodríguez eta Graciela Moncloa batuko ditu, Manuel Burgueras eta Maite Marínekin batera, Pagliacci, Gianni Schicchi, Don Carlos, Manon Lescaut, Nabucco, Los claveles, Luisa Fernanda, La revoltosa edo La del manojo de rosas obretako aria, erromantza eta pasarte ezagunetan zeharreko ibilbide lirikoa egiteko.
Juan Jesús Rodríguez egungo opera-panoramako baritono verdiar erreferenteetako bat da, kritikarien eta publikoaren aburuz. Berriki, ABAO Bilbao Operak banaturiko Tutto Verdi International Awards sarietan gizonezko ahots verdiar onenarena jaso du. Baritono nagusia izanez egin duen ibilbidean, mundu osoan lirikaren tenplu nagusitzat jotzen direnetan kantatu du. Errepertorio espainiarraren zale eta defendatzaile sutsua, zarzuela- eta opera-lan espainiarretako baritono nagusiak abestu ditu Zarzuelaren Antzoki Nazionalean eta Espainia osoan egindako biretan.
Graciela Moncloa bere ahots- eta antzezpen-kalitate apartagatik da oso preziatua antzerki-munduan. Zarzuelan eta operan egin duen ibilbide luzean, munduko antzoki garrantzitsuenetan abestu du, kantari entzutetsuekin batera, hala nola Juan Jesús Rodríguez, Alfredo Kraus, Montserrat Caballé eta José Carrerasekin. Era berean, eszena- eta musika-zuzendari ezagunekin lan egiteaz gain, Espainiako lirikako gertakizun garrantzitsuetan parte hartu du.
Manuel Burgueras, Juan Carlos Arabián pianistaren ikaslea, hastapenetan pianista bakarlaria izan ondoren laguntzaile gisa espezializatu zen, Guillermo Opitz, Paul Schilhawsky eta Erik Werba maisuen gidaritzapean, munduko kontzertu-areto ospetsuenetan. Hamarkadatan, Montserrat Caballéren ohiko laguntzailea izan zen. Grabazio ugari egin ditu, eta bere "Música Española para Piano y Voz del Siglo XIX" diskoa 2006ko Musika Sari Nazionaletarako izendatu zuten.
Maite Marín idazlea, antzerkigilea, aktorea, dantzaria eta eszena-zuzendaria da. RNEren eta Caja Madriden Irratiko Antzerki Gidoi saria, Publikoaren Saria Escénia Antzerki Jaialdian eta Publikoaren Saria Simulacro Jaialdian. Kiva producciones-en zuzendaria eta “Opera- eta zarzuela-komedia lirikoa” ikuskizunaren sortzailea da.
FITXA ARTISTIKOA
ANTZEZLEAK
- Barítono
- Soprano
- Pianista
- Narradora y directora de escena
MULTIMEDIA
Recital T72 v2
PUBLICACIONES
Youtube
SINOPSIA
PROGRAMA
ÓPERA
«Si puo?». Tonio. (Pagliacci)
«O mio babbino caro». Lauretta. (Gianni Schicchi)
«Io morrò, ma lieto in core». Rodrigo. (Don Carlo)
«Sola, perduta, abbandonata». Manon Lescaut (Manon Lescaut)
«Donna chi sei. Deh, perdona». Abigaille/Nabucco. (Nabucco)
“Preámbulo” Manuel Burgueras, (Joaquin Turina)
ZARZUELA
«Qué te importa que no venga». Romanza de Rosa. (Los claveles)
«Luche la fe por el triunfo». Romanza de Vidal (Luisa Fernanda)
«Por qué de mis ojos» dúo Felipe y Mari Pepa. (La Revoltosa)
«Hace tiempo que vengo al taller» dúo Ascensión y Joaquín. (La del manojo de rosas)