Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Juan Jesús Rodríguez egungo baritono verdiar apartenetakoa da. Ópera Siglo XXIek Gizonezko Ahots Onenaren Saria eman zion 2024. urtean, eta 2023an Gizonezko Ahots Verdiar Onenaren Saria jaso zuen ABAOk antolatutako Tutto Verdi International Awards sariketan (2023).
Lehen mailako agertokietan abestu du, beste askoren artean New Yorkeko Metropolitanen, Royal Opera Housen, Los Angelesko Operan, Berlingo Deutsche Operren, San Carlo di Napolin, Maggio Musicale Fiorentinon, Erromako Operan, Marseillan, Errege Antzokian, Liceun, Palau de les Artsen, Maestranzako Antzokian eta Euskalduna Bilbaon, nazioarteko ospea duten zuzendari eta eszena-zuzendariekin batera.
Bere rol enblematikoenen artean nabarmentzekoak dira Rigoletto, Nabucco, Macbeth, Simone Boccanegra, Conte di Luna, Germont, Yago, Rodrigo (Don Carlo), Renato, Ezio, Miller, Montforte, Ford, Don Giovanni, Enrico, Riccardo (I puritani), Nottingham (Roberto Devereux) eta Kondea (Le nozze di Figaro).
Espainiako errepertorioaren defendatzaile sutsua, zarzuela eta opera espainiarreko baritono-rol nagusiak abestu ditu Zarzuelako Antzokian eta herrialde osoan zeharreko bira askotan.