JORGE DE LEÓN

Jorge de León tenorra Tenerifeko Santa Cruzen jaio zen, eta bertan hasi zituen kantu-ikasketak Isabel García Sotorekin. Ondoren, Italian jarraitu zituen ikasketak Giuseppe Valdengorekin eta, 2004tik, Alfonso García Leozekin. Villa Abarángo Lehiaketa Nazionalean eta Julián Gayarre Nazioarteko Lehiaketan Lehen Saria irabazi eta gero bere ibilbidea azkar asko abiatu zen bai Espainian bai atzerrian.

Espainiako agertoki garrantzitsuetan debutatu du, hala nola Errege Antzokian, Palau de Les Artsen, Liceun, Campoamor Antzokian eta Zarzuelako Antzokian, eta 2010ean Madrilen egin zuen ordezkapen goraipatuak bere nazioarteko ibilbide sendoa abiatu zuen. Abestu dituen obra ugarien artean Aida, Cavalleria rusticana, Carmen, Tosca, Turandot, Andrea Chénier, Otello, Il trovatore, Jerusalem eta La vida breve daude, La Scalan, Veronako Arenan, San Carlo Antzokian, Regio di Torinon, Vienako Staatsoperren, Hanburgon, Berlinen, Munichen, New National Theatre Tokyon, Lyric Opera of Chicagon eta New Yorkeko METen.

Lorin Maazel eta Zubin Mehta maisuekin kolaboratu du, eta bigarrenarekin Turandot ospetsu bat protagonizatu zuen 2012an. Jaso dituen azken aitorpenen artean Lirikako Oscar saria (2016), Taburiente saria (2022) eta Lirikako Gizonezko Abeslari Onenaren Talia saria (2023) nabarmen daitezke.

EN ABAO BILBAO OPERA