ELISABETTA FIORILLO

Azken hamarkadetako ahots italiar bikainenetakotzat joa, bere ibilbidea Milango Teatro alla Scalan, Londreseko Covent Gardenen, Madrilgo Errege Antzokian, Buenos Airesko Col贸n Antzokian, Bartzelonako Liceun, Municheko Bayerische Staatsoperren eta Salzburgoko Jaialdian nabarmendu da, besteak beste, eta bai kritikariek bai publikoak goraipatu dute. Riccardo Muti, Giuseppe Sinopoli, Valery Gergiev, Bertrand de Billy eta Donato Renzetti maisu erreferenteekin lan egin du.

Kantu-ikasketak Virginio Profetarekin hasi zituen, eta ahots-teknika Ettore Campogallianirekin eta Carlo Bergonzirekin hobetu zuen Accademia Verdianan. 1983an Rietin Mattia Battistini lehiaketa irabazi eta gero Ulrica antzeztuz debutatu zuen Un ballo in maschera operan; orduz geroztik, ibilbide nabarmena egin du Azucena (Il trovatore), Eboliko printzesa (Don Carlo), Amneris (Aida) edo Mrs. Quickly (Falstaff) rol dramatiko verdiarrak abestuz. Noiz edo noiz Preziosilla (La forza del destino), Fenena (Nabucco) eta Federica (Luisa Miller) ere antzeztu ditu, eta Verdiren Requiem Mutiren nola Sinopoliren zuzendaritzapean kantatu du.

Errepertorio verdiarraz gain, Cavalleria rusticana (Santuzza), La Gioconda (Laura eta Cieca), Dialogues des Carm茅lites (Madame de Croissy), Norma (Adalgisa), Roberto Devereux (Sara), Anna Bolena (Giovanna Seymour), L鈥橝rlesiana (Rosa Mamai) eta Adriana Lecouvreur (Princesa de Bouillon) jorratu ditu.

Egun, jarduera artistikoa irakaskuntzarekin uztartzen du, eta belaunaldi berriei Italiako ahots-eskola apartaren herentzia transmititzen die.

EN ABAO BILBAO OPERA