ABAO Txiki
ABAO Bilbao Operaren programa operaz txikienekin gozatzeko, familiartean edo eskola-saioetan.
Denboraldi bakoitzean, 5 opera eskaintzen ditugu, izaera didaktiko nabarmenarekin.
ABAO TXIKI denboraldi osoa babes daiteke, edo opera bakarra, edo operetako baten emanaldi bat.
Tutto Verdi
ABAO Bilbao Operaren proiektu izarra. Batetik, alderdi artistikoan, Verdi maisuak konposaturiko opera guztiak eszenaratzean datza; bestetik, alderdi kulturalean, konpositorearen inguruko ezagutzan sakondu nahi du, aldibereko jardueren bitartez: “Verdi Astea” hitzaldi-zikloa, jada bederatzigarren ediziotik doana, argitalpen bereziak, ekitaldien antolaketa, etab.