es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2020-03-12

OPERA BIHOTZETIK HITZALDIA, ATZERATUTA

Osasun-agintariek COVID-19k eragindako krisiari dagokionez zabaldutako gomendioei jarraikiz, zehazki “transmisio handiko eremuetako jarduerei” buruz, ABAO Bilbao Operak eta DeustoForumek erabaki dute, gure ikusle eta erabiltzaileen osasuna ahal den neurrian bermatzearren, Opera Bihotzetik zikloaren baitan Joan Mataboschek martxoaren 31n eman behar zuen hitzaldia atzeratzea.

Aldi baterako neurri honekin jarraitu ala ez bizi izaten ari garen ezohiko egoeraren bilakaeraren arabera erabakiko dugu, eta agintari eskudunek une bakoitzean agintzen dituzten jarraibideak betetzeko aldatu egin liteke.

Eskerrik asko egoera ulertzeagatik eta zuen laguntzagatik, espero dugu ahalik eta lasterrena beste deialdi bat bidali ahal izatea eta zuek bertan egotea.
 
Agur adeitsu bat