BATZAR NAGUSIA 2023

BATZORDEAREN KUDEAKETA ETA DATORREN OPERA-DENBORALDIRAKO AURREKONTUA ONARTU DIRA

Bazkideen Ohiko Batzar Nagusiak, azaroaren 29an Bilbon eginak, 2022-2023 denboraldiko emaitzen kontua eta kudeaketa eta 2023-2024 denboraldiko aurrekontua onartu ditu, botoen % 99,5ekin.

Era berean, gehiengo berak Batzar Nagusian zehaztutako jarduketa-ildo orokorrak onartu ditu, jarduera artistiko eta kulturalari betiko kalitate eta bikaintasunarekin eusteko helburua dutenak. Juan Carlos Matellanes Elkarteko presidenteak azpimarratu zuen ABAO Bilbao Operaren jarduera 芦gure aktibo nagusiari, bazkideei, erakunde publikoen babesari eta denboraldi bakoitzean laguntzen diguten enpresen konpromisoari esker禄 dela posible, eta zera erantsi zuen: 芦Gure babesle nagusiari, BBVA Fundazioari, bereziki eskertu behar dizkiogu bere eskuzabaltasuna eta konfiantza禄.

2022-2023 ekitaldia 7,5 milioiko diru-sarrerekin eta 7,6 milioi euroko gastuekin itxi da, hots, 99 mila euroko defizitarekin, zeina, aurrekontuan jasotakoari dagokionez, % 79 hobetu den.

Batzarrean aurrez aurre eta ordezkatuta izan ziren bazkideek 7,2 milioi euroko diru-sarrerako, 7,5 milioi euroko gastuko eta 263 mila euroko defiziteko aurrekontua onartu dute, botoen % 99,5ekin, 2023-2024 denboraldirako. Hala, berriro agertu dute ABAO komunitateak Bilboko operaren kultur jarduerari eusteko duen konpromisoa.

Elkartearen erronka nagusien artean, honako hauek daude: bazkide berriak berreskuratzea eta erakartzea, publiko eta kolektibo berriak erakartzea, ABAOren Lagun Ongilearen irudia eta mikromezenasgoa txertatzea, eta erakunde publiko guztiekin akordio bateratua negoziatzea, denboran egonkorra izango dena eta jardueraren iraunkortasuna ahalbidetuko duena.

ABAOren presidenteak, zuzendaritza-batzordearen izenean, kultura gizartearentzako funtsezko ondasuntzat jo behar dela baieztatu zuen: 芦ABAO Bilbao Opera gizarte-bokazioa duen kultur proiektua da, ekimen pribatutik ikuspegi integratzaile eta iraunkorrarekin sortua. Ez dago antzeko erakunde askorik, beraz, bakarra eta berezia da, eta merezi du bertan parte hartzea eta babestua izatea禄.


BETI EGUNEAN EGON ETA ABANTAILA BEREZIEZ GOZATU NAHI?
EGIN ZAITEZ ABAOko BAZKIDE