Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Bere belaunaldiko tenor oparoenetakotzat joa, Xabier Anduaga Donostian jaio zen 1995ean, eta Donostiako Orfeoian ekin zion ahots-heziketari. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian ikasi ondoren, bere teknika Elena Barbérekin hobetu zuen, bere egungo irakaslearekin, hain zuzen ere. Alberto Zedda, Ernesto Palacio eta Juan Diego Flórez entzutetsuen eskola magistralak jaso ditu.
Operan 2016an debutatu zuen, Pesaroko Rossini Opera Festivalen Belfiore (Il viaggio a Reims) antzeztuz; bere nazioarteko ibilbide bikainaren hasiera izan zen. Orduz geroztik, Errege Antzokian, Wiener Staatsoperren, Parisko Opera Nazionalean, Colón Antzokian, Bayerische Staatsoperren, Metropolitan Operan, Gran Teatre del Liceun eta ABAO Bilbao Operan abestu du, besteak beste.
2019an, Lehen Saria eta Zarzuela saria eskuratu zituen Operalia lehiaketan. International Opera Award, Ópera XXI eta RNEren El Ojo CrÃtico sariak ere jaso ditu.
2024–25 denboraldian, Alfredo (La traviata) gisa debutatu zuen Errege Antzokian eta Las Palmasko Operan, eta Bayerische Staatsoperrera (Lucia di Lammermoor, La fille du régiment), Wiener Staatsoperrera (L’elisir d’amore) eta Liceura (La sonnambula) itzuli zen; hala, uneko tenor eskatuenetakoa izanik, bere nazioarteko ospea finkatu zuen.

