VETA PILIPENKO

Veta Pilipenko mezzosopranoa, Txeliabinsken (Errusia) jaioa, Ahots eta Antzerki Arteetan graduatu zen, 2012an, Moskuko GITIS Unibertsitatean. Ondoren, Italian, ohorezko matrikula eskuratu zuen Florentziako Kontserbatorioan eta Maggio Musicale Fiorentino Akademian espezializatu zen. Debuta Rossiniren Stabat Mater obrarekin egin zuen.

Hainbat antzokitan abestu du: Parisko Opera Nazionala (Rigoletto), Hannoverreko NDR Klassik Open Air (Cavalleria rusticana), Parmako Teatro Regio (Federica Luisa Miller-en, Mozarten Requiem), Tristeko Teatro Verdi (Lucrezia Borgia, Anna Bolena), ABAO Bilbao Opera eta May Festival Wiesbaden (La clemenza di Tito), Cagliariko Antzoki Lirikoa (Falstaff, Die Fledermaus, La bella dormente nel bosco) eta Maggio Musicale Fiorentino (L鈥檌taliana in Algeri, Die Sch枚pfung Zubin Mehtarekin).

Bere azken interpretazioen artean Maddalena Rigoletto-n (Teatro Regio di Torino), Orlofsky Die Fledermaus-en (Cagliari) eta Smeton Anna Bolena-n (Trieste) nabarmentzen dira.

EN ABAO BILBAO OPERA