STEPHEN COSTELLO

Stephen Costello tenor estatubatuarra “gaitasun miresgarriko abeslaria” dela esanez goraipatu dute, “zeinaren ahotsak berehalako inpaktua eragiten duen” (Associated Press). Filadelfian jaioa eta Academy of Vocal Artsen ikasia, 2007. urtean lortu zuen ospe nazionala New Yorkeko Metropolitan Operan 26 urte besterik ez zuela debutatu zuenean. Orduz geroztik, nazioarteko ibilbide sendoa egin du, 2009an Richard Tucker sari prestigiotsua irabaztera eraman zuena.

Munduko opera-antzoki nagusietan abestu du: Londresko Royal Opera House, Wiener Staatsoper, Parisko Opera Nazionala, Deutsche Oper Berlin, Deutsche Staatsoper, Bayerische Staatsoper, Liceuko Antzokia, Lyric Opera of Chicago, San Francisco Opera, Washington National Opera, Moskuko Bolshoi, Arena di Verona, Semperoper Dresden, Hamburgische Staatsoper; eta Salzburgo, Bregenz eta Glyndebourneko jaialdietan ere bai.

2024-25 denboraldian, Metropolitan Operara itzulita Duca di Mantua (Rigoletto) eta Greenhorn (Moby Dick) antzeztu zituen, Zürichen Roméo (Roméo et Juliette), eta Munichen rol titularra Don Carlo-n. Kontzertuen alorrean, Michael Tilson Thomasekin kolaboratu du Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia-n Houstonen, Kristine Opolaisekin batera Mexikon kantatu du, eta Anthony Manoli pianistarekin errezitalak eskaini ditu Arizona Operarako.

Bere azken arrakasten artean aipatzekoak dira Carmen Bayerische Staatsoperren, La Bohème METen —non bere 100. emanaldia ospatu zuen—, Verdiren Requiem Zürichen eta Tosca-ko Cavaradossi gisa bere debuta AEBn eta Taiwanen.

EN ABAO BILBAO OPERA