Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Arkitekturan lizentziatua, Ricardo Sánchez Cuerdak eszenografo-ibilbide nabarmena garatu du antzerkian, dantzan, zarzuelan, operan eta musikaletan, eta gaur egungo eszena-panoramako sortzaile moldakorrenetako eta ezagunenetakoa da.
Nazioarteko antzoki eta jaialdi garrantzitsuekin lan egin ohi du, eta, besteren artean, opera- eta ballet-ekoizpen hauek sortu ditu: Carmen (Milango Teatro alla Scala), Der Kaiser von Atlantis (Errege Antzokia), El Cristo del Elqui (Txileko Santiago), El Prometeo (Dijon), El gato montés (Kaiserslautern), La parranda (Zarzuelako Antzokia), Lo schiavo (Manaos), Rienzi (Tolosa), Partenope (Napoli), Idomeneo (Buenos Aires), La bohème (Danimarka), Lucia di Lammermoor (Lisboa), The Dream of a Traveler (Bahrain) eta Notre Dame de Paris (Txina).
Antzerki musikalaren esparruan, Billy Elliot, Grease, West Side Story, Sunset Boulevard, Cabaret, Matilda, Mamma Mia! eta The Book of Mormon obretako eszenografiak sortu ditu.
Bere antzerki-jardunean inpaktu bisual eta dramatiko handiko proposamenak sortzen ditu, hala nola Los santos inocentes, El hombre almohada, Antonio y Cleopatra, Frankenstein, Casa de muñecas, Antígona, El avaro edo Lúcido.
Bere ibilbidean sari ugari jaso ditu, Talía, Max, ADErena eta Antzerki Musikalarena, esaterako.

