MICHAEL FABIANO

Jatorri italiarrekoa, Michael Fabiano tenorrak University of Michiganen eta Filadelfiako Academy of Vocal Artsen ikasi zuen. 2014an, urte berean Beverly Sills Artist Award eta Richard Tucker Award sariak jaso dituen lehen abeslaria izan zen.

Munduko antzoki nagusietan abestu du, hala nola Metropolitan Operan, Errege Antzokian, San Francisco Operan, Teatro alla Scalan, Royal Opera Housen, Berlingo eta Vienako Staatsoperren, Parisko Operan, Liceun eta Lyric Opera of Chicagon. Bere antzezpenik aipagarrienen artean honako hauek daude: Don Jos茅 Carmen-en, Festival d鈥橝ix-en-Provencen eta Metropolitan Operan; protagonista Poliuto Glyndebourne-n; Calaf Turandot-en, Erroma, Viena eta Bartzelonan; Des Grieux Manon-en, Vienan; Pinkerton Madama Butterfly-n, San Franciscon; Rodolfo Luisa Miller-en, Napolin; Riccardo Un ballo in maschera-n; eta Manrico Il trovatore-n, Londresen.

Musika-hezkuntzarekin konprometitua, irabazi-asmorik gabeko ArtSmart erakundearen sortzaileetako bat da, non AEBko komunitate behartsuetako gazteei doako kantu-eskolak eskaintzen zaizkien artista aholkulariekin.

EN ABAO BILBAO OPERA