Operazaleentzako opari ezin hobea. Ezagut itzazu eskaintzen ditugun aukerak eta formatuak oparia hartzailearen lehentasunetara egokitzeko.
Genovan jaioa, Marco Armiliato egungo panoramako opera-zuzendari eskatuenetakoa da. Debutatu zuenetik, 1995ean La Fenicen Il barbiere di Siviglia eta geroago Wiener Staatsoperren Andrea Chénier obrekin, bere ibilbideak munduko antzoki ospetsuenetara eraman du: New Yorkeko Metropolitan Opera (500 emanaldi inguru zuzendu ditu bertan), Wiener Staatsoper (300 emanaldi baino gehiago), Bayerische Staatsoper, Deutsche Oper Berlin, Royal Opera House, Parisko Opera Nazionala, Opernhaus Zürich, Errege Antzokia, Gran Teatre del Liceu eta Milango La Scala.
2019an, Wiener Staatsoperreko Ehrenmitglied izendatu zuten, eta 2022tik Festival Arena di Veronako musika-zuzendaria da.
Zuzendu dituen operen artean, besteak beste New York, Viena, Munich, Verona, Zürich, Monte-Carlo eta Pragan, La Bohème, Turandot, Tosca, Les contes d’Hoffmann, Aida, Simon Boccanegra, Andrea Chénier, Madama Butterfly, Manon Lescaut eta Don Pasquale daude.
Bere grabazioetatik Verismo Arias, Renée Flemingekin (Grammy Award 2010), eta Romantic Arias, Jonas Kaufmannekin (Diapason d 'or 2009), nabarmen daitezke.