LUIS L脫PEZ NAVARRO

Luis L贸pez Navarro baxu malagarrak ibilbide liriko sendoa egin du, Alicia Molinaren babespean M谩lagako Goi Kontserbatorioan Goi Mailako Kantu Gradua nota gorenarekin eskuratu ondoren. Francisco Heredia, I帽aki Fres谩n, Carlos 脕lvarez, Carlos Chausson eta Charles dos Santosekin ere trebatu zen, eta musika barrokoari Lynne Kurzeknabe doktoreari esker heldu zion. 2014an, Marbella Creako Abeslari Gazteen Erakusketan saritu zuten.

Agertoki nabarmenetan aritu izan da bakarlari, besteak beste Gran Teatre del Liceun, Errege Antzokian, Zarzuelako Antzokian, Palau de les Artsen, Campoamor Antzokian, Maestranzako Antzokian, Villamarta Antzokian, Kordobako Antzoki Handian, Coru帽ako Col贸n Antzokian eta Teatre Principal de Ma贸n. Bere errepertorioan oratoriako obrak daude, Faur茅ren eta Mozarten Requiem, Gounoden Messe solennelle eta Pucciniren Messa di Gloria, kasu, baita Oroveso (Norma), Fr猫re Laurent (Rom茅o et Juliette), Don Fernando (Fidelio), Angelotti (Tosca) eta Bartolo (Le nozze di Figaro) operako rolak ere. Ganbera-musikaren alorrean, Winterreise, Dichterliebe eta Songs of Travel zikloak abestu ditu.

Nicola Luisotti, Riccardo Frizza, Evelino Pid貌, Michele Mariotti, Pedro Halffter eta Alain Guingal zuzendariekin lan egin du.

EN ABAO BILBAO OPERA