CARLO MONTANARO

Orkestra-zuzendaria, Varsoviako Teatr Wielkiko musika-zuzendaria izan zen, eta nazioarteko ibilbide sendoa egin du opera-antzokirik nagusietan. Orkestra hauetako zuzendaria izan da: Bayerische Staatsoper (La traviata, Aida, Tosca, L’elisir d’amore, Carmen), Parisko Opera Nazionala (Il barbiere di Siviglia, La traviata, Tosca), Staatsoper Hamburg (Aida, Manon Lescaut, Turandot, Falstaff), San Francisco Opera (Carmen, La bohème), Teatro alla Scala (La traviata), Teatro di San Carlo (Lucia di Lammermoor), ABAO Bilbao Opera (Les contes d’Hoffmann), Oper Frankfurt, Palm Beach Opera, La Fenice, Maggio Musicale Fiorentino eta Opera Australia, eta Asiako erakunde erreferenteetakoa ere bai, New National Theatre Tokyokoa eta Korea National Operakoa, hain zuzen ere.

Arlo sinfonikoan, Koloniako WDR eta Erromako Santa Cecilia orkestrekin egin du lan, bai eta Boston, Dallas, Cincinnati, Atlanta eta Seattleko sinfonikoekin ere.

2024–25 denboraldian, Manon zuzendu zuen Hamburg State Operan, Rigoletto Santa Fe Operan, Madama Butterfly Staatsoper Berlinen, Turandot Lyric Opera of Kansas Cityn eta Hungariako Orkestra Filarmoniko Nazionalarekin kontzertuan, La bohème Israeli Operan eta opera italiarraren gala bat Dortmundeko Klangvokal Jaialdian.