ANNA GOMÁ

MEZZOSOPRANO

Opera- eta sinfonia-errepertorio zabaleko mezzosoprano moldakorra, azken denboraldietan hainbat rol antzeztu ditu, hala nola Dorabella (Cosí fan tutte), Siebel (Faust), Flora eta Annina (La traviata), Carmen eta Mercedes (Carmen), Petra (La Regenta), Mamma Lucia eta Lola (Cavalleria Rusticana), Alisa (Lucia di Lammermoor) eta Luisa Fernanda (Luisa Fernanda), Errege Antzokian, Gran Teatre del Liceun, Oviedoko Operan, ABAOn, Sevillako Maestranzako Antzokian, Teatre Principal de Palman, Zarzuelako Antzokian, Manaosko Amazonas Antzokian (Brasil) eta Carcassoneko Jaialdian.

Agertokian egungo ahotsik bikainenetako batzuekin aritu da, Elina Garança, Michael Fabiano, Nadine Sierra eta Javier Camarenarekin, adibidez, eta kritikak bere antzezpenak txalotu ditu, bai ahotsari dagokionez duen maila handiagatik bai paregabeko antzezpenengatik, bere aktore-prestakuntzari esker.

Jaso dituen sarien artean honako hauek daude: Concorso Elsa Respighiko Lehen Saria Veronan (2015), Bigarren Saria Bartzelonako Concurs de Les Cortsen (2019), Epaimahaiaren Sari Berezia Frantziako Concours de chant Canarin (2017), Ópera de Saõ Paulo saria Tenerifeko Nazioarteko Opera Lehiaketan (2017), Zarzuelako Abeslari Onenaren Saria (2016) Ciudad de Logroño Lehiaketan eta International Opera Awards Foundationen beka.

Bere hurrengo emanaldien artean aipatzekoak dira Aurora Beltrán Doña Francisquita obran, Manuel de Falla Auditoriumean, eta Mercedes (Carmen) Maestranzako Antzokian.

EN ABAO BILBAO OPERA