es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2021-12-27

TotalEnergies, ABAO Bilbao Opera-ren laguntzaile berria

TOTALENERGIES, ABAO BILBAO OPERA-REN LAGUNTZAILE BERRIA

 

ABAO Bilbao Operak eta TotalEnergiesek lankidetza-hitzarmena sinatu dute kulturaren eta operaren garapena bultzatzeko, ABAOren gizarte- eta kultura-jardueren bitartez, bai eta enpresak Elkartearen helburuak betetzen laguntzeko ere.

 

Akordioa, zeinaren bidez herrialdeko energia-enpresa nagusietakoak 70. Opera-denboraldiarekin bat egin duen, ABAOren presidente Juan Carlos Matellanesek eta TotalEnergieseko CEO Javier Sáenz de Juberak sinatu dute, elkarte bilbotarraren egoitzan gaur eginiko ekitaldian.

 

ABAO Bilbao Operaren babesletza- eta mezenasgo-programara bilduta, TotalEnergiesek, energia arduratsua 130 herrialdetan baino gehiagotan banatzen duen hornitzaile liderrak, Elkartearen proiektu artistiko eta sozialarekin duen konpromisoa berretsi eta sendotu du, Bilboko operarekin loturiko kultura-, prestakuntza-, didaktika- eta gizarte-jardueren testuinguruan kokatuz.

 

Juan Carlos Matellanesek nabarmendu bezala, "akordioa oso garrantzitsua da, beste urrats bat baita ABAO Bilbao Operak bere babesletza-programara enpresa eta erakunde liderrak ekartzeko duen borondate irmoan, hots, kulturaren zabalkundea babestearen eta genero lirikoa ahalik eta publiko gehienei hurbiltzearen aldeko apustua egingo dutenak. Guretzat, ohorea da TotalEnergiesen tamainako enpresarekin lankidetzan aritu ahal izatea. Bihotzez eskertu nahi dizuegu zuen laguntza, eta espero dugu lankidetza-hitzarmen hau biontzat izatea oso aberasgarria".

 

Bestalde, Javier Saénz de Juberak honela balioetsi du akordioa: "Adibide ezin hobea da gure enpresak pertsonen bizi-kalitatea hobetzen, kultura sustatzen eta, oro har, gu ere bagauden lurraldea babesten duten proiektuekin duen konpromisoa erakusteko". Bilbo eta Euskadiko kasuan, are gehiago, hemen lantoki bat, telefono bidezko arreta emateko zentralita bat eta, Bilbon eta Gasteizen, merkataritza-bulegoak baititugu, denak ere gure bezeroei arreta bikaina emateko".

 

ABAO Bilbao Operak, egun, berrogeita hamar enpresa laguntzaile baino gehiago ditu, eta hainbat modalitatetan egiten dituzten ekarpenak, erakunde publikoenekin batera, erakundearen aurrekontuen % 26 inguru dira.

 

Hitzarmen hau lehen pausoa izan da Bilboko opera berritzeko eta garatzeko prozesuan etorkizunean erakunde bien arteko lankidetza-aukerak gaitzeko.