es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2021-04-21

ABAO ON STAGE GALAK LIRIKA NAZIONALEKO ZORTZI ABESLARI OSPETSU BILDUKO DITU

ABAO on Stage Galak zortzi artista handi bilduko ditu apirilaren 24an, larunbatean, Euskalduna Bilbaon, 19:00etan, kulturari eta denboraldiko opera batzuk egin ezinak kaltetu dituen kantariei omenaldia egiteko. Carmen Solís, Itziar de Unda, Silvia Tro Santafé, Celso Albelo, Sergio Escobar, Moisés Marín, Juan Jesús Rodríguez eta Simon Orfila musikariek operaz eta zarzuelaz osaturiko egitarau konbinatua kantatuko dute ABAOn lehen aldiz, BBVA Fundazioaren babesarekin.

Pandemiaren ondorioak bereziki jasaten ari diren artistei babesa emateko borondateak sorrarazi zuen Gala, kultura eta Elkarteari laguntzen dioten profesionalen talentua babesteko mezu argi eta garbiarekin.

 

 

OPERA ETA ZARZUELA EZAGUNETAKO ESZENAK

Saint-Saëns, Bellini, Bizet, Verdi eta Donizettiren lanek jarriko dute musika operari eskainitako lehen zatian. Camile Saint-Saënsen La princesse jaune obraren bertura delikatuak emango dio hasiera programa zabal eta askotarikoari; ABAOn lehen aldiz interpretatuko den obra honen kalitate sinfoniko eta instrumentala azpimarragarria da.

 

Carmen Solís eta Silvia Tro Santafé Norma laneko "Mira o Norma... Si, fino all'ore estreme" duoarekin hasiko dira; soprano eta mezzosopranoarentzako errepertorioko pieza bat da, indar dramatiko handikoa eta Belliniren aipatu operako ezagunenetakoa.

 

Celso Albelok jarraituko du Les pêcheurs de perles operako "Je crois entendre encore" kantarekin, Bizeten opera honetako tenorrarentzako aria zail bezain enblematikoena, bere edertasun magikoagatik hunkitzen duena.

 

Simon Orfila baxua Giuseppe Verdiren Attila operako "Mentre gonfiarsi l'anima parea... Oltre quel limite, t'attendo, o spettro" pasartearekin hasiko da. Operako protagonistaren ariak, Erromarako bidean, agure altu eta indartsu batek ez diola pasatzen uzten amesten du.

 

Sergio Escobar tenorrak eta Juan Jesús Rodríguez baritonoak osatutako duoak "È lui! Desso! L'infante!... Dio che nell'alma infondere", Giuseppe Verdiren Don Carlo operaren italierazko bertsioa kantatuko du, aberastasun musikal handikoa eta sonoritate sakonekoa.

 

Juan Jesús Rodríguez baritonoak Verdirekin jarraituko du, Un ballo in masquera laneko "Eri tu" kantatuz. Bussetoko konpositorearen aria ederrenetakoa baritonoarentzat, Renatok operaren hirugarren ekitaldiaren hasieran abesten du, eta pertsonaiaren sentimendu indartsuak azaleratzen ditu. Harpa funtsezkoa da pieza honetan.

 

Egitarauaren zati honen azken bi eszenak Gaetano Donizettiren obretakoak dira. Lehenengoa, Anna Bolena operako “Tutta in voi la luce mia”, Silvia Tro Santafék eta Simón Orfilak osaturiko duoak kantatuko du; lirismo handi eta sonoritate sinfoniko distiratsuko konposizioa da. Bigarrena, berriz, Itziar de Undak eta Moisés Marínek abestuko dute: “Caro elisir! sei mio!... Esulti pur la barbara”, L’elisir d’amoreoperarik antzeztuenetakoari dagokiona.

 

Egitarauaren bigarren zatia zarzuelari eskainita dago, Jacinto Guerrero, Ernesto Lecuona, José Serrano, Pablo Sorozábal eta Manuel Fernández Caballeroren lanekin osatua.

 

Bizitasuna, koloreak, musika herrikoi kutsakorra eta poza eskainiko dizkigute bikote zein bakarlariek La Montería, Maria de la O, La alegría del batallón, La tabernera del puerto, La del manojo de rosas eta El dúo de la Africana obretako pieza hautatuen bidez.

 

Óliver Díaz maisuak, zuzendari espainiar ospetsuenetakoa eta 2015-2019 bitartean Teatro de la Zarzuelako Musika-zuzendaria izandakoak, Bilbao Sinfonietta orkestra zuzentzen du, prestakuntza handiko instrumentistek osaturiko ganberako musika-taldea.