es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2021-03-22

ABAO ON STAGE EGITASMOKO ARTISTARIK PREZIATUENAK

Datorren apirilaren 17an, Elkarte Filarmonikoan, Bilboko publikoak asko estimatzen dituen bi artistak errezitala eskainiko dute: Carlos Álvarez eta Rocío Ignacio. Lehenengoa azken hamarkadetako baritono liriko verdiarren arteko ahotsik ederrenetakoa da, eta bigarrena bere belaunaldiko sopranorik nabarmenetakoa, moldakorra oso. Elkarrekin, opera oso ezagunetako duoz eta ariaz osaturiko egitaraua eskainiko dute.

 

OLBE on Stage Galak, apirilaren 24an, zortzi artista paregabe bilduko ditu kultura omentzeko eta denboraldiko operetako zenbait taularatu ezin izanak kalteturiko abeslariei aitorpena egiteko. Euskalduna Bilbaon, Carmen Solís, Itziar de Unda, Silvia Tro Santafé, Celso Albelo, Sergio Escobar, Moisés Marín, Juan Jesús Rodríguez eta Simon Orfila kantariek lehenengo aldiz abestuko dute, ABAOn, opera eta zarzuela uztartzen dituen egitarau bat.

 

Sondra Radvanovsky sopranoak, munduko antzokirik onenetan irrikatuak, opera-egitarau bikaina eskainiko du, maiatzaren 1ean, Euskalduna Bilbaon. Besteren artean, Il trovatore, Il Pirata, I vespri siciliani, La Gioconda eta Manon Lescaut obretako piezak abestuko ditu kantari apartenetan apartenetakoak.

 

Agertoki berean, maiatzaren 22an, Sonya Yoncheva soprano bulgariarrak estreinakoz kantatuko du ABAOn. Egungo opera-munduko izar eztabaidaezina, La Scalan, Parisen, Londresen eta Metropolitanen abestu ohi du.

 

Zikloa maiatzaren 29an bukatuko da, Euskaldunan, errezital oso berezia eskainita: Tosca on Stage, Ainhoa Arteta, Teodor Ilincai eta Roberto Frontalirekin, 69. Opera-denboraldiari amaiera emango zion operako hiru protagonista nagusiekin, hain zuzen ere.

 

ABAO Bilbao Operak eskerrak eman nahi dizkie bazkideei, enpresa eta erakunde laguntzaileei eta publiko orokorrari pandemiak eragindako krisian erakutsi duten erresilientziagatik, bai eta ezohiko egoera honek eragindako eragozpenak ulertzeagatik eta helarazitako babesagatik ere.