ABAO TXIKI-k 2005-2006 opera-denboraldian ekin zion bere ibilbideari, opera eta musika oro har etxeko txikienei hurbiltzeko asmoz. Harrezkero, milaka umek gozatu ahal izan dute beren senide eta lagunen ondoan esperientzia ahaztezina.
ABAO TXIKI-ren denboraldi bakoitza osatzen duten bost izenburuak bereziki egokituta egoten dira publiko hartzailearen ezaugarrietara: iraupen mugatuko (60 bat minutukoak) ikuskizun koloretsu eta dibertigarriak dira, kalitate artistiko handiko produkzioetan..
Modalitateak:
Familiarteko saioak asteburuetan izaten dira, goizez eta arratsaldez.
Eskola-saioak eskola-ordutegian, ikastetxeen bidez antolatzen dira. Informazioa nahi izanez gero, idatzi ondoko helbidera: p.didactico@abao.org
Ikuskizun hauek ABAO Bilbao Opera eta Arriaga Antzokiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza dira