es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao

I Puritani (Antzeztuta)

Vincenzo Bellini

Emanaldiak

Larunbata    2022ko urriaren 15a 19:00 etan
Asteartea 2022ko urriaren 18a 19:30 etan
Ostirala    2022ko urriaren 21a 19:30 etan
Astelehena 2022ko urriaren 24a      19:30 etan

Babeslea

FITXA

  Elvira Jessica Pratt  
  Lord Arturo Xabier Anduaga  
  Riccardo Andrzej Filończyk*  
  Sir Giorgio Valton Manuel Fuentes*  
  Gualtiero Alejandro López*  
  Bruno Robertson Josu Cabrero  
  Enrichetta Laura Vila  
       
  Euskadiko Orkestra    
  Coro de Ópera de Bilbao Zuz. Boris Dujin  
       
  Musika-zuzendaria Giacomo Sagripanti  
  Eszena-zuzendaria Emilio Sagi  
       
  Produkzioa Teatro Real, Teatro Municipal de Santiago de Chile  
       
       
  *ABAO Bilbao Operan debutatuko du    
       

AUDIOA

Acto III. Credeasi, miseria. Celso Albelo, Elena Mosuc, Gabriele Viviani, Simón Orfila, Coro.
Acto I. Son vergin vezzosa. Elena Mosuc, Celso Albelo, Giovanna Lanza, Simón Orfila, Coro.
Acto I. A te, o cara. Celso Albelo, Elena Mosuc, Simón Orfila, Fernando Latorre, Coro

DOKUMENTUAK

pdf
Scena
pdf
Programa de mano

Zirkularrak

Istorioa Plymouthen gertatzen da, Ingalaterrako Gerra Zibilaren garaian. Oliver Cromwellek, armada puritanoko komandanteak, 1644an oste erregezaleen aurkako garaipen erabakigarria lortu eta Karlos I.a erregea boteretik kendu zuen. 1648an, baina, estuardotarren aldekoak, Zaldunak, matxinatu egin ziren; orduan, erregea preso hartu eta hurrengo urtean exekutatu zuten.

 

Lehen Ekitaldia

 

Guardiako soldaduak, Bruno komandantearen aginduetara desfilatzen ari direla, gotorleku barrutik entzuten den goizeko ereserkia entzuteko belaunikatuko dira.

 

Gazteluan, jaun-andreak Gualtiero gobernadorearen alaba Elviraren ezkontza ospatzeko sartzen ari dira, laster izango da eta. Jendetza sakabanatzean, Riccardo atzean geratu eta bere zorigaitzaz gogoetatuko da: Elvirak ez du maite eta neska gaztea betiko galduko du. Bruno ondora etorrita, Riccardok azalduko dio Gualtierok alabaren eskua agindu ziola, baina konpromisoa Arturrekin ezkon dadin hautsi duela, maite duen erregezalearekin, hain zuzen ere. Etsita, Riccardok dio heriotzak bakarrik emango diola amaiera maite duen emakumea galdu izanaren zorigaitzari. Brunok Elvira ahaztea aholkatuko dio, eta loria borroka-eremuan bilatzea, beren kapitain gisa aldarrikatzen duten soldaduen ondoan. Riccardok diotso gogoa maitasun- eta mendeku-pentsamenduz betea duela eta horrek bere herrialdearekiko ohore-sentimendu orori entzungor egitera daramala.

 

Elvira, bere logelan, osaba Giorgiorekin hizketan ari da; hark gogorarazi dio aitak hasieran Riccardorekin ezkondu nahi zuela. Neskak diotso, bere grina defendatuz, nahiago duela hil gogoz kontra ezkondu baino. Zorionez, Giorgiok berri pozgarria emango dio: aita Arturrekin ezkontzeko konpromiso berria onar dezan konbentzitu du. Une horretantxe, Artur gaztelura iritsi dela iragarriko dute.

 

Arma-aretoan, gazteluko biztanle guztiak senargaiari ongietorria egiteko bilduta daude. Gualtiero gobernadoreak ezin duela ezkontzara joan azalduko dio Arturri, dama misteriotsu bat Londreseraino eraman behar duelako, estuardotarren espioia dela leporatuta bertan epai dezaten. Dama agertu eta une batez Arturrekin bakarrik geratzean, gizonak erregezaleen aldekoa dela adieraziko dio, eta emakumeak, berriz, Enriketa dela aitortuko, alegia, Karlos I.a erregearen alarguna. Arturrek salbatuko duela hitzemango dio. Horretarako, Elviraren emaztegai-beloaz baliatuko da, zaintzaileek bikote zoriontsua direla uste izanik gazteluko ateak elkarrekin zeharkatu ahal izateko. Baina irtetear daudela, Riccardo ezpata esku artean sartu, eta Artur desafiatuko du. Enriketak, borroka saihesteko, nor den esango du, eta Riccardok, egoeraz jabetuta, ihesa ez eragoztea eta, horrela, Arturren izena belztea erabakiko du.

 

Alarmak jotzean, beranduegi da iheslariak harrapatzeko. Elvirak, zer gertatu den jakindakoan, Arturrek traizio egin diola eta beste batekin alde egiteko utzi duela uste izango du; orduan, erotu egingo da.

 

Bigarren Ekitaldia

 

Gazteluko areto batean, nahigabetuta daude denak Elviraren egoeragatik, Giorgiok aditzera eman ondoren. Riccardok jakinaraziko die Arturri heriotza-zigorra ezarri diotela. Orduan, Elvira erabat nahasita agertu, Giorgiorengana Artur delakoan gerturatu, eta aldarera eraman dezala eskatuko dio.

 

Giorgio Riccardo konbentzitzen saiatzen ari da, etsaia jazartzeari utz diezaion, Elviraren osasunaren hobe beharrez. Halere, azkenean, liskarra hasten denean Riccardoren ondoan borrokatuko dela agindu, eta abertzaletasunaren eta kemen militarraren bertuteak goraipatzen hasiko dira biak.

 

Hirugarren Ekitaldia

 

Artur, etsaiengandik ihes egin ostean, gaztelura itzuli da Elvira lasaitzeko. Parkean topatuko du neskatila, balada triste bat abesten, eta Enriketarekin ihes egiteko arrazoia azalduko dio. Elvirak, pozik, barkatu egingo dio, baina soldaduen danborrak entzutean berriro atsekabetuko da. Soldaduak Riccardo eta Giorgio buruan dituztela sartu, eta Artur atxilotuko dute, haren heriotza-epaia betearazteko. Arturrek, zigorra betetzeko prest, agur esango dio Elvirari. Une horretan, baina, mezulari batek erregezaleek galdu egin dutela eta estuardotarren aldeko guztiak barkatuta daudela iragarriko du. Elvira azkenik bere onera etorrita, gazte biak beste guztiak bezain alai izango dira.