es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Madama Butterfly

Madama Butterfly

Giacomo Puccini

Emanaldiak

Larunbata 2022ko Maiatzaren 21 19:00-etan
Asteartea 2022ko Maiatzaren 24 19:30-etan
Ostirala 2022ko Maiatzaren 27  19:30-etan
Larunbata 2022ko Maiatzaren 28  19:00-etan  (*OB)
Astelehena    2022ko Maiatzaren 30 19:30-etan

 
*OB: Opera Berri 

Babeslea

Fundacion BBVA

FITXA

  Cio-Cio San Maria Agresta*  
  Cio-Cio San BERRI Carmen Solís  
  Pinkerton Sergio Escobar  
  Pinkerton BERRI Javier Tomé  
  Suzuki Carmen Artaza*  
  Sharpless Damián del Castillo  
  Goro Jorge Rodríguez-Norton  
  Kate Pinkerton Marta Ubieta  
  Yamadori eta komisarioa Jose Manuel Díaz  
  Bonzo osaba Fernando Latorre  
       
  Bilbao Orkestra Sinfonikoa    
  Coro de Ópera de Bilbao Zuz. Boris Dujin  
       
  Musika-zuzendaria Henrik Nánási*  
  Eszena-zuzendaria Stefano Monti  
       
  Koprodukzioa Teatro Comunale di Modena / Teatro Municipale di Piacenza  
       
       
  *ABAO Bilbao Operan debutatuko du    
       

AUDIOA

DOKUMENTUAK

Zirkularrak

Benjamin Franklin Pinkerton, Estatu Batuetako Armadako ofiziala, Nagasakitik gertuko muino batean dagoen etxetxo bat ikuskatzen ari da, nondik portua ikusten den. Goro esaneko ezkontzaginari alokatuko dio. Etxearekin batera, hiru zerbitzari jasoko ditu, baita geisha bat ere, bere emaztea izan dadin. Haren izena Cio-Cio San da, baina Butterfly esaten diote denek. Alokairua, Japoniako ohituraren arabera, 999 urterako da, eta hilero berri daiteke. Sharpless kontsul estatubatuarra arnasestuka dator, muinoa igo ondoren. Pinkertonek yanki menderagaitzaren gaineko bere filosofia azalduko du, munduan zehar esperientzia eta gozamen bila dabilen horri buruzkoa. Ez daki ziur neska japoniarragatik sentitzen duena benetako maitasuna ote den ala apeta besterik ez, baina aurrera jarraitu eta harekin ezkontzeko asmoa du. Sharplessek ohartaraziko dio litekeena dela neskak bestelako ikuspegia izatea ezkontzari dagokionez, baina Pinkertonek, haren kezkei jaramonik egin gabe, egunen batean benetako emazte estatubatuarra edukiko duela esango dio. Kontsulari whiskia eskaini eta topa egitea proposatuko dio.

 

Butterfly heldu da, lagunekin batera, zeremoniarako. Aurkezpen formalaren osteko elkarrizketa batean, neskak hamabost urte besterik ez duela onartuko du, eta bere familia garrantzitsua izan zela garai batean, baina gero bizimodu erosoa galdu zutenez geisha izatetik bizitzea beste erremediorik ez duela izan. Haren senideak iritsi eta bi pertsona hain desberdinen arteko ezkontzaz hitz egiten hasiko dira. Cio-Cio Sanek bere ondasun urriak erakutsiko dizkio Pinkertoni, eta aitortuko dio misio kristauan egon dela eta bere senarraren erlijiora aldatzeko asmoa duela. Ordezkari inperialak ezkontza-kontratua irakurri ostean, senideek bikotea zorionduko dute. Bat-batean, urrunetik ahots mehatxagarri bat entzungo da: bontzoa da, Butterflyren osaba, apaiza bera. Neska misiora joateagatik eta arbasoen erlijioari uko egiteagatik madarikatzen ari da. Pinkertonek alde egiteko agindu die denei, eta Butterfly hitz gozoekin kontsolatzen saiatzen ari da. Suzukik eztei-kimonoa janzten lagunduko dio neskatoari, bikotea lorategian elkartu aurretik, non pasioaren mende eroriko diren.

 

II. Ekitaldia hasten denean, hiru urte igaro dira, eta Cio-Cio San senarra etxera noiz itzuliko zain dago. Suzukik laguntzeko erregutzen die jainkoei, baina Butterflyk errieta egiten dio Pinkertonek egun batean etxera itzuliko zela egindako promesaren ordez Japoniako jainkoengan sinesten duelako. Sharpless Pinkertonen gutun batekin dator, baina Butterflyri irakurtzeko astirik gabe Goro agertuko da neskaren azken ezkongaiarekin, Yamadori printze aberatsarekin, hain zuzen ere. Butterflyk, adeitasunez, tea eskainiko die gonbidatuei, baina ezin duela ezkondu azpimarratuko du: bere senar estatubatuarrak ez du utzi, eta halako batean itzuli egingo zela hitzeman zion. Gorori eta Yamadoriri joateko eskatuko die. Sharpless Pinkertonen gutuna irakurtzen saiatuko da, eta Butterflyri iradokiko dio beharbada berriz aztertu beharko lukeela Yamadoriren eskaintza. Orduan, neskak Pinkertonekin izan duen semea erakutsiko dio kontsulari; "Atsekabe" du izena, baina aita itzultzen denean "Zorion" esango diote. Sharpless zeharo lur jota dago, eta ezin du eskutitza irakurtzen jarraitu. Pinkertoni bere semearen berri emango diola agindu eta alde egingo du. Portuan, kanoikada batek itsasontzi bat datorrela iragarri du. Butterflyk eta Suzukik terrazatik irakurri dute haren izena: Pinkerton. Pozarren, neska biek etxea lorez apaintzeari ekingo diote. Gauean, itxaronaldian, Butterflyk, Suzukik eta mutikoak ez diote begirik kenduko portuari.

 

Egunsentian, Suzuki lo egiten saiatzeko esan eta esan ari zaio Butterflyri. Honek semea etxean sartuko du. Orduan, Sharpless, Pinkerton eta Kate, Pinkertonen emazte berria, azalduko dira. Suzuki emakume estatubatuarra nor den konturatu eta prest agertuko da albistea Butterflyri jakinarazten laguntzeko. Pinkerton, kulpa-sentsazioa duela, apur bat urrunduko da etxe horretan eman zituen egunak gogora ekartzeko. Cio-Cio San presaka sartu da gelan, Pinkerton aurkitzeko itxaropenarekin, baina haren ordez Kate ikusi du. Egoeraz jabetuta, semeari uko egiteko prest agertuko da, baldin eta Pinkerton badator haren bila. Denak etxetik bota ondoren, Butterflyk aita zenak bere buruaz beste egiteko erabili zuen daga aterako du, nahiago baitu ohorez hil lotsaz bizi baino. Ustekabean, semea sartuko da, baina amak lorategira eramango du eta errezela baten atzean ezkutatuko da. Pinkerton hari deika sartzean, neska gazteak bere burua sastakatuko du.