es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao

Cavalleria Rusticana eta Pagliacci

Pietro Mascagni / Ruggero Leoncavallo

Emanaldiak

Larunbata 2021ko Azaroaren 20 19:00-etan
Asteartea 2021ko Azaroaren 23 19:30-etan
Ostirala 2021ko Azaroaren 26  19:30-etan
Astelehena    2021ko Azaroaren 29 19:30-etan
A la venta a partir del lunes 27 septiembre

Babeslea

FITXA

  Turiddu eta Canio Jorge de León  
  Santuzza Ekaterina Semenchuck  
  Alfio eta Tonio Ambrogio Maestri  
  Nedda Rocío Ignacio  
  Silvio Carlos Daza  
  Lola Belén Elvira*  
  Mamma Lucia Itxaro Mentxaka  
  Beppe Mikeldi Atxalandabaso  
       
  Euskadiko Orkestra    
  Coro de Ópera de Bilbao Zuz. Boris Dujin  
       
  Musika-zuzendaria Daniel Oren*  
  Eszena-zuzendaria Albert Estany  
       
  Produkzioa ABAO Bilbao Opera  
       
       
  *ABAO Bilbao Operan debutatuko du    
       

 

AUDIOA

DOKUMENTUAK

Zirkularrak

Cavalleria Rusticana

 

Istorioa Siziliako herri txiki batean gertatzen da. Pazko-igandeko goizean, urrunean, Turiddu Lolagatik sentitzen duen maitasunari kantatzen ari zaio; soldaduskara joan aurretik, ezkon-hitza emanda zeuden biak. Itzuli zenean, baina, Alfio gurdizainarekin ezkondu zela jakin zuen. Orduan, Santuzza seduzitu zuen, baina orain hura utzi eta Lolarekin zuen harremana berreskuratu du. Goizean bertan, Santuzza Mamma Luciarengana doa erabat estuturik, Turidduren amarengana, hain zuzen, eta hark diotso semea kanpoan dela ardoa erosten. Halere, Santuzzak badaki Turiddu herrian ikusi dutela gauean. Alfio gizon-talde batekin dator, bere zaldiez eta Lolaz harro. Mamma Luciari ardo ona duen galdetu dio. Emakumeak Turiddu gehiago erostera joan dela esaten dionean, Alfiok dio goizean bertan bere etxetik gertu ikusi duela. Lucia harrituta dago, baina Santuzzak isilik egoteko eskatu dio.

 

Herriko biztanleak elizara doazela, Santuzzak, atzean geratuta, Turidduren jokabideagatik minduta dagoela esan dio Mamma Luciari. Emakumea errukitsu agertuko zaio, eta mezetara joango da. Turiddu plazan dago. Santuzzak Lolarekin duen harremana aurpegiratzen dionean, gizonak ukatu egingo du. Une horretantxe, Lola elizarako bidean pasatuko da. Santuzzaz barre egingo du, Turiddu haren atzetik abiatuko da, baina Santuzzak berarekin geratzeko eta ez uzteko erregutuko dio. Alabaina, Turiddu, jaramonik egin gabe, joan egingo da, eta Santuzzak madarikatu egingo du. Alfio agertu da, berandu doa mezetara. Santuzzak kontatuko dio Lola Turiddurekin joan dela elizara eta emakumeak iseka egin diola. Amorratuta, Alfiok dio ordaindu egin beharko duela, eta ziztu bizian alde egingo du. Santuzza alhadurak jota geratuko da.

 

Elizatik irten ondoren, nekazariak Mamma Luciaren tabernan elkartu dira. Turiddu topa egiten hasiko da, baina Alfio agertu eta giroa gaiztotu egingo da. Bigarrenak, lehenengoaren ardo-eskaintza onartu gabe, labainez borrokatzeko erronka egingo dio. Turiddu, bere errua onartu arren, borrokatzeko prest dago, bai Santuzzagatik bai bere ohoreagatik. Herritik kanpo lehiatzea adostuko dute. Amarekin bakarrik dagoela, Turidduk Santuzza zaintzeko eskatuko dio, itzultzen ez bada, baita bedeinka dezala ere, eta Alfiori aurre egitera joango da. Santuzza Turidduren bila datorrenean, emakume biak beldurtuta agertuko dira, laster ezbeharra gertatuko delakoan. Plaza nekazariz bete eta, bat-batean, emakume baten garrasia entzungo da: "Turiddu adiskidea hil dute!".

 

Pagliacci

 

Aitzinsolas laburrean, Toniok, gero II. Ekitaldian jantziko duen arropa soinean, bere burua aurkeztuko die ikusleei, oihala jaitsita dagoela, eta jakinaraziko die hastear den ikuskizunean mozorroak erabiltzea egilearen hautua izan dela, antzerkiko ohituren omenez. Ikusleek ikusiko duten istorioa benetakoa da, eta aktoreak beste edozeinen moduko egiazko pasio eta sentimenduak dituzten gizon-emakumeak.

 

Istorioa Calabrian garatzen da, Montalton, uda betean. Arratsaldeko hirurak dira eta antzerki-konpainia ibiltari bat iritsi da herrira, Canio pailazoak, haren emazte Neddak, Toniok eta Bepek osatua. Tonio, deformazio fisiko bat duena, Neddarekin maiteminduta dago; neskari zer sentitzen duen jakinarazten dionean, hark iseka egingo dio. Sutan eta mendeku hartzeko irrikan, Neddak eta Silviok maitasun-harremana dutela jakingo du. Silvio herriko mutil bat da, eta gau horretan bertan berarekin ihes egiteko eskatu dio Neddari. Toniok, haien arteko elkarrizketaren amaiera entzun ondoren, Caniori kontatuko dio, baina Silviok inork ezagutu gabe ihes egitea lortuko du. Caniok bortizki mehatxatuko du Nedda, baina hark uko egingo dio bere maitalearen izena esateari. Beppe Canio lasaitzen saiatu bitartean, Toniok aholkatuko dio gaueko emanaldira arte itxarotea, erruduna orduan harrapatzeko. Canio, bakarrik dagoela, erabat desesperatuta dago: bihotza puskatuta izan arren, pailazoarena egin behar du.

 

Gauean, herritarrak emanaldia ikusteko bildu dira, baita Silvio ere. Beppek Arlekinarena egiten du, eta serenata bat abesten ari zaio Colombinari, Neddak antzezten duen pertsonaiari. Bufoi-itxurako bere morroia botako du, Taddeo, Toniok jokatzen duena, hain zuzen; eta, afaritan, maitemindu biek Pagliaccio, Colombinaren senarra, Canioren pertsonaia, pozoitzeko plana egingo dute. Ustekabean, Pagliaccio agertu eta Arlekin isilpean joango da. Taddeok, maltzurkeriaz, Colombina errugabea dela esango dio Pagliacciori, eta horrek Canioren jelosia areagotuko du. Antzezten ari den papera eta obra ahaztuta, maitalearen izena esatera behartuko du Nedda. Hau emanaldia jarraitzen ahaleginduko da, eta publikoa liluratuta dago ikuskizunaren errealismo eta egiatasunarekin. Caniok, zeharo suminduta, sastakaia sartuko die lehenengo Neddari eta gero Silviori, zeina neskari laguntzera etorri den. Jendetza ikaratuari begira, Toniok komedia amaitu egin dela iragarriko du.