Las butacas contiguas a tu selección se bloquearán automáticamente para mantener la distancia de seguridad. Si las personas compradoras confirmáis una unidad de convivencia, podéis comprar localidades contiguas. En este caso, se podrÃa solicitar un documento acreditativo de la unidad convivencial. Mascarilla homologada obligatoria. Recomendable FFP2, quirúrgica, Higiénica. Es obligatorio el uso de mascarilla para todos los asistentes, excepto para los niños y niñas menores de 3 años.
Venta preferente para socios del 13 al 19 de septiembre.
Para acceder a la venta, introduzca sus credenciales
BEHAR ZAITUGU, GURE PAREGABEKO KULTUR PROIEKTUARI EUSTEKO
#ZukEgitenDuzuABAO
ABAO Bilbao Operak, gizarte zibilaren eta ekimen pribatuaren esparrutik, herritar ororentzako kultur proiektu bat garatzen du, nazioarteko sona eta gizarte-konpromiso nabarmena dituena, opera-denboraldi egonkorra antolatuz eta jarduera artistiko, didaktiko eta sozialak dohainik sustatuz, bere aurrekontuaren zati garrantzitsu bat horri eskainita.
ABAO Bilbao Operak 67 urte baino gehiago daramatza kultura, opera eta emozioak eskaintzen, bere kultura- eta gizarte-proiektu zabalaren bitartez. Gure jarduera guztietan bikaintasun artistikoa lortzeko lanean jarraitzen dugu, eta, orain sekula baino gehiago, gure gizarte- eta kultura-programek, doakoak edo elkarteak diruz lagundutakoak izan, indarrean segitu beharra dute: Abao Txiki, Opera eta +, programa didaktikoa, hitzaldi-zikloa eta gazteentzako proposamenak, kasurako. Horretarako, ZURE LAGUNTZA behar dugu.
Zure babesa, garrantzitsua beti, funtsezkoa dugu orain, operaz, musikaz eta kulturaz gure bizitzen ezinbesteko alderdi gisa gozatzen jarraitzeko.
DOHAINTZA EGIN NAHI DUT
Gure proiektuari lagundu nahi badiozu, egin dohaintza bat ABAO Bilbao Opera eta bere gizarte-jarduerak babesteko; hautatu nahi duzun zenbatekoa eta bete inprimaki hau.
Edozein ekarpen, txiki-txikia izan arren, ongi etorria da.
Zure laguntzak saria dauka
Paregabeko kultur proiektu honen eraikuntzan laguntzeak eragingo dizun pozaz gain, zure ekarpena egindakoan ziurtagiri bat jasoko duzu desgrabazioa izan dezazun, Bizkaian gehienez % 45ekoa eta bestela bizi zaren lurraldearen araberakoa.
Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 20ko 4/2019 FORU ARAUA, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzkoa: https://cutt.ly/Ty9qi4C