es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Berriak > ABAO COVID-19 Oharra
2020-03-16

ABAO COVID-19 Oharra

Erakunde eskudunek zabaldutako jarraibideei jarraikiz, eta COVID-19ren epidemia prebenitzeko eta geldiarazteko, ABAO Bilbao Opera itxita egongo da, aurrez aurreko arretari dagokionez, martxoaren 30era arte, gutxienez. Publikoaren, langileen eta kolaboratzaileen segurtasuna lehentasuna da, hortaz, epea luzatu ala ez salbuespenezko egoera honen bilakaeraren eta agintarien aginduen arabera erabakiko da.

 

Hala ere, ABAOko taldeak lanean jarraituko du, eta bazkideak zein zaleak telefonoz (09:00etatik 14:00etara), e-postaz eta ABAOren webgunearen bidez artatuko ditu.

 

Oraingoz, eutsi egingo dio apirilerako eta maiatzerako aurreikusitako jarduera-egutegiari. ABAOren webgunean, berehala emango da egoeraren arabera etor daitekeen edozein berritasunen berri.

 

Gogorarazi nahi diegu operazale guztiei hitzaldi eta audio-fitxategi ugari dituztela gure podcastean, isolamendu zibilikoko egun hauek eramangarriagoak izan daitezen; gainera, gehiago paratuko ditugu, eta YouTubeko gure kanaleko eduki artistikoak ere aberastu egingo ditugu.

 

Eskerrik asko zuen konfiantzagatik. Denon ardura da konponbidearen parte izatea. #nietxeangeratukonaiz ABAOrekin.